Itzuli orri osora

Igeldoko itsasargia

FITXA

Izena: Igeldoko itsasargia

Herria: Donostia

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Itsasargia

Tipologia Zehatza: Itsasargiak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1855

Autorea: Manuel Peroncely

Gaur egungo deskripzioa:

Antigua auzotik Igeldo mendira doan errepideak inguratzen du itsasargia, hiritik 2 kilometrora; iparraldera dagoenez, leku ospela, hezea eta hotza da. Lorategia eta baratzea ditu.

Igeldo mendiaren iparraldeko bizkarrean dago kokatuta itsasargia, itsaso gainetik 134 metrora. Behialakoa baino beheraxeago jaso zen, harekin gertatzen zen bezala, hodeiek eta lainoek ezkuta ez zezaten.

Oso ongi kontserbatuta dago. Egin zenean, oinplano angeluzuzena zuen eraikinak eta barruan patio bat zeukan, eta bertatik igotzen zen dorrera. Ezkerraldean biltegia zegoen eta eskuinaldean dorrezainen gelak eta sukaldea zeuden. Gainaldea murru batez inguratuta zeukan eta murruak berak, ederragotzeko, zirkuluerdi formako hutsarteak zeuzkan.

Dorreak, 13,50 metroko garaierarekin eta iparraldeko fatxadaren erdiko puntuari atxikita, bi gorputz zituen: lehenbizikoak, zilindro formakoak, kanpoaldetik 4 metroko diametroa zuen, eta eraikinaren inguru osoa hartzen zuen erlaitzeraino iristen zen; bigarrenak erlaitz irten bat zeukan mentsula gainean bermatuta.

Ondoko berritualdietan, lehenbizikoaren gainean oinplano berria egin zen, ordu arteko arkitektura nahiko ondo errespetatuz. 1934an azulejoak ipini ziren.

Datu historikoak:

Julian Sanchez Bort ingeniariak, 1744an, 45 oin altuko dorre karratu bat proiektatu zuen, zurezko eta berunezko zortzi aldeko poligono batez osatutako estalkiarekin, hemezortzi lanparaz hornituta. Igeldo mendiko gaina aukeratu zen dorrearen kokalekutzat, itsasoz gainetik 621 oin gora. Penintsulan itsas seinaleak igortzen zituen bakarrenetakoa zen.

Lau urte geroago eraiki zen, aldaketa batzuk egin eta gero: dorre karratua, azkenean, hareharri landuzko zortzi aldeko poligono bilakatu zen. Dorrean linterna bat zegoen 24 distira-pizgarri zituena; distira 10 legoara iristen zen, hau da, 55 kilometrora. Argia etengabea zen eta irailaren 14tik maiatzaren 3ra pizten zen.

Independentziako Gerra delakoan hiria errauts bihurtu zutenean, 1813. urteko abuztuan, itsasargiak distirak igortzeari utzi zion. Wellington militar britainiarrak berak agindu zuen berritzeko eta abian jartzeko.

Karlistaldian, soldadu britainiarrek, bertan instalatu eta, kanoiekin-eta arrunt gotortu zuten. Tiroka eraso eta txikituta geratu zen, eta Mota gaztelura aldatu zuten itsasargia, Kontxaren beste muturrera.

Itsasargi zaharra erabat berritu eta dorre bikain almenadun bilakatu da, ingurumari guztian ezin esan ahaleko ikuspegi ezinago ederra duena.

Orain dagoen itsasargia Manuel Peironcely ingeniariak berreraiki eta 1855eko martxoaren 15ean inauguratu zen. 202.375 erreal kostatu zen.

Ekoizpen prozesua:

Igeldoko itsasargia Matxitxako eta Biarrizkoekin elkartuta dago eta hirugarren ordenako bezala sailkatuta. Bi minutuero argi gorrizko distirak igortzen zituen oliba olioko lanpara batekin, eta bi dorrezainek zaintzen zuten. Olioa erabiltzeari utzi zitzaionean parafinaz baliatu ziren.

1926an petrolioz goritzen zen instalazio berria ezarri zen, eta hori eta horrenbestez asko handitu zen argiaren irispidea. Baina Lehen Mundu Gerra zela-eta petrolioz urri zebiltzanez, Rafael de la Cerdak proiektu bat landu zuen itsasargian elektrizitatezko argia sartzeko. Proiektua 1918an burutu zen, 2.000 bujiako lanpara batekin. Beharraldietarako gasolina bidezko Aster motor bi ere baziren.

Itsasargia Igeldoko itsasargiak 2,25 m-ko diametroa duen linterna bat dauka, eta 375 mm-ko tresna, eta hori, erloju-makina batek eta 1.500 watteko eta 26 miliako irispidea daukan goritasun lanpara batek eraginda, mercurio-upa baten gainean biraka dabil. Antzinako aparatua Ozeanografia Museoari eman zioten.

Igeldoko itsasargia
Igeldoko itsasargia