Itzuli orri osora

Igartzako burdinola

FITXA

Izena: Igartzako burdinola

Herria: Beasain

Auzotegi: Igartza jauregiaren ondoan, Dolarea baserriaren aurrean

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Burdinola

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XIII

Beste Mendeak: XV, XVI, XVII, XIX

Datu historikoak:

Entzute handiko burdinola da Beasaingo hau, baina garai batekotik aldaparoa bakarrik gordetzen da. Errege dezentek bisitatu zuten; esate baterako, Isabel Valoiskoa erreginak 1565ean, errege Felipe III.ak 1615ean, eta errege Felipe IV.ak 1660an. Lope Martinez Isastik berak, 1625ean, Gipuzkoako laurogei burdinola handien artean sartu zuen Igartzakoa.

Burdinolari forma berria eman zitzaion, eta egiteko horretan gidari eta arduradun Frantzisko Ibero izan zen, garai hartako hargin maisu ospe handikoa; horrek egin zuen erreformen marrazketa. Harlanduarekin eta manposteriazko hormekin berritu zen eraikina, eta ondoren bi teilatu berriak ezarri ziren. Barruan makineria, bi hausporekin osatua, ingude bat, gabi ardatz bat, sutegia eta burdinolak funtziona zezan behar ziren tresna guztiak ipini ziren. Ikaztegi zaharren ordez berri bat ere jarri zen.

Martin Harana azken olagizonaren ondotik, instalazioek bere horretan segitu zuten; 1871rako burdinola erreta zegoen eta hamar urte geroago makineria eraitsita, eta jauregiko gela eta ganbaran tresnak bilduta. Orduz gero abandonatuta geratu zen eta, horrenbestez, erdi ezkutatuta.

Gaur egungo deskripzioa:

Kanpoaldetik zituen azpiegituretatik geratu den bakarra aldaparoa da, eta hori ere "Indar" fabrikako pabiloi baten zimentarritzat hartu zen. 2002an arkeologia lanak egin eta arkitektura hondakin multzo garrantzitsua aurkitu zen; esate baterako, ubideak, aldaparoa, hustubidea, lantegia, bulegoa eta ikaztegiak. Bi murru paraleloz osaturik dago burdinola, biak manposteriaz eginak, izkinetan harlandua dutela. Kanpo aldera dagoen murruak zirkuluerdiko bi arku ditu, harlanduzko dobelekin.

Igartzako burdinola
Igartzako burdinola