Itzuli orri osora

Llusa, Puig y Cí­a tabila fabrika

FITXA

Izena: Llusa, Puig y Cí­a tabila fabrika

Herria: Donostia

Auzotegi: Altza

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Zurgintza

Tipologia Zehatza: Zurgintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1911

Gaur egungo deskripzioa:

Ekoizpen eraikin batek, hainbat habearterekin, etxebizitza eraikin batek eta ondoan dagoen beste ekoizpen eraikin batek osatzen dute multzoa.

Pabiloi angeluzuzena da eta oso banaketa konplexua dauka, hiru habearte baititu eta horien ondoan habearte txiki asko. Betoizko pilareak dauzka eta zutabeak sareta metalezkoarekin. Manposteriazkoak eta adreiluzkoak dira hormak, eta estalkia isuri bikoa da, uralita eta adreilu lauez hornitua. Sarbideek ateburua dute, eta argia sabaiko leiho eta leiho angeluzuzenetatik sartzen da barrura.

Eraikinaren fatxada nagusian edergarri dezente ageri da, hormarte gezurrezkoz osatuta dauden hastialak bata bestearen ondoan antolatuta ageri baitira, horiek denak hastial nagusi batera zuzentzen direla, eta, horrez gainera, adreiluak era batean zein bestean antolatuta daude, fatxadari eder itxura ematen diotela. Adreilu desberdinez eginiko moldurak ageri dira erlaitzetan , eta kartelek gailurrak nabarmentzen dituzte.

Datu historikoak:

Fabrikak porrot egin zuen, eta CAMPSAk hartu zuen bere gain.

Ekoizpen prozesua:

Pasaiako portuan zama kargatzeko eta deskargatzeko egiten zituzten upel ohol edo tabila horiek; gerora bizikletak egiten hasi ziren eta, azkenik, CAMPSAren biltegi bilakatu zen.

Llusa, Puig y Cía tabila fabrika
Llusa, Puig y Cía tabila fabrika