Itzuli orri osora

Castañosko merkatua

FITXA

Izena: Castañosko merkatua

Herria: Bilbo

Auzotegi: Begoñaibarra, 11

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Merkatua

Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1905

Autorea: Ricardo Bastida

Gaur egungo deskripzioa

Eraikin hau Ricardo Bastidak jaso zuen, eta interes historiko handia du. XX. mendearen hasierako lehen hamarkadetan hirian ziren kezka higieniko-sanitarioen lekuko da, izan ere, orduan, biztanleriaren hazkundea geraezina zen eta, gainera, zabalguneko leku jakin batzuetan ari zen kontzentratzen. Estiloaren ikuspegiari dagokionez, eraikinak Coménech i Montaner katalan modernismoarekin kidetasun handia dauka. Joera horizontal nabarmena dauka, behe solairu eta altuera batekin. Egitura betoiz egina da, kanpoaldean harrizko xaflak ditu, eta goiko gorputzean adreilua, azulejoz hornitua.

Beheko solairuan bi sarrera daude, bata uhin formakoa, itxura modernistarekin, eta bestea ferra formakoa. Beheko gorputza ferra beheratu itxurako bi bao zabalekin osatzen da, muturretan loreak dituztela. Lehenengo solairuan, paramentua zazpi hutsartetan zabaltzen da. Horietako bietan leihoek karela dute, eta gainerakoek dintela , dintelaren gainean irtengune erdizirkularrekin. Eraikinaren fatxadak alaka txiki baten arabera antolatuta daude, eta bertan sarrera bat egin zitzaion, gaur egun ere oraindik erabiltzen dena. Eraikina errematatuz hiru gorputz daude kanpokoen eta alakaren artean, eta horien artean kutsu sezesionista handiko apaingarriak.

Datu historikoak:

Eraikin hau berez garbitoki publikoa zen, eta 1908an ireki zen. Instalazio mistoa zeukan, eskuz zein makinaz garbitu ahal izateko. Alde mekanikoan lau espazio desberdin zeuden: lehenengoan arropa hartu, sailkatu eta entregatzen zen; bigarrenean ikuztegia bera zegoen, ikuzteko eta lehortzeko behar ziren tresna guztiekin; eta hirugarrenean eta laugarrenean motorra eta galdara zeuden. Lehenengo solairuan lehortegi bat zegoen. Eraikina merkatu gisa erabili zen ondoren.

Castañosko merkatua
Castañosko merkatua
Castañosko merkatua