Itzuli orri osora

Eguiguren y Anchura

FITXA

Izena: Eguiguren y Anchura

Herria: Lekeitio

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Ontzigintza

Tipologia Zehatza: Kaiak, ontziak eta ontzigintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1917

Gaur egungo deskripzioa:

Bi ontziola hauek hareatza batean daude, Lea ibaiaren eskuinaldean, Isuntzako zubiaren ondoan eta Marierrota parean. Uretik urrutien dagoena gaur egun erabat zaharberriturik dago. Bi eraikinak manposteriazko plataforma baten gainean jaso ziren, beren arranplekin, ibaiaren korrontearekin konektatzeko, eta zurezko egitura dute, oso arina. Eraikuntzako elementu nagusiak honako hauek dira: manposteriazko plataforma, zeinaren gainean aldamioak dauden; hormak, leku batzuetan irekiak direnak, oholtzarekin; isuri biko estalkia; harrizko zoruak, eta zinbriak agerian dituzten sabaiak. Langileen garai bateko etxebizitzak Isuntzako zubiaren ondoan zeuden, baina gaur egun hondatuta daude. Zubieta jauregiaren esparruraino doan bidetik iristen da eraikinetara, Lumentza mendiaren malda inguratuz.

Datu historikoak:

Ontziola 1917an eraiki zen, arrantzarako eta kosta trafikorako ontziak egiteko xedearekin. Lantoki zabala zen hura, ur ertzaren ondoan, kanpoan lan egiteko egokia. Hormarik ez zeukanez, edozein neurritako ontziei egokitzeko aldakortasuna zeukan. Muntatze lanetarako aldamio mailadia trabesa bikeztatuz osaturiko arranpla bat zen, eta horien gainean jartzen zen egingo zen ontziaren gila; hura handitzen zen heinean, zuakerrak eta kroskoaren karelak zurkaiztu egiten ziren, bolumen guztia eman arte zutik eustearren. Pasabide bati edo gehiagori esker bizkar gainera igo zitekeen, azken akabera emateko. Horretarako behar zen makineria polea edo txirrika, petaka, zurkaitz eta dibidieta-joko desberdinak ziren.

Eguiguren y Anchura