Itzuli orri osora

Donostia-Hernani tranbia

FITXA

Izena: Donostia-Hernani tranbia

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak:

1894an, "La Gaceta de Madrid" egunkarian argitaraturiko agindu baten arabera, Mariano Areizagari Donostia eta Hernani arteko trenaren kontzesioa eman zitzaion. Baina 1902. urtea arte ez zen "Compañía Anónima del Ferrocarril de San Sebastián a Hernani" merkataritza sozietatea eratu, 500.000 pezetako kapitalarekin. Kontzesioaren epea 60 urtekoa zen eta, denbora hori igarota, tranbia Udalaren esku geratu zen.

Honako geltoki hauek ezarri ziren: Donostia, Loiola, Astigarraga, Ergobia eta Hernani. Gutxieneko materiala, berriz: 2 lokomotore, lehenengo mailako 2 kotxe, bigarren mailako 5 kotxe, 3 bagoi estali merkantzietarako eta 4 plataforma.

Hasieratik elektrifikatua zen. Loiola bitarteko tartearen zati handi bat Donostiatik mugara joaten zen trenarekin partekatzen zuen, hau da, topoa esaten zaionarekin.

Donostia-Hernani antzinako tranbiatik gaur egun Astigarragako galdarako tximinia baino ez da geratzen, ageriko adreiluz egina, zeina udan pizten zen nahiko indarrik ez zegoenean. Hernanin, gainera, Ergobiako zubibideak iraun du zutik, Norteko trenbidea, errepidea eta Urumea ibaia gainditzen dituena.

Herrien arteko zerbitzua 1954an eten zen, eta 1958an trena guztiz desagertu zen.

Donostia-Hernani tranbia