Itzuli orri osora

Debako udal merkatua

FITXA

Izena: Debako udal merkatua

Herria: Deba

Auzotegi: Arakistain plaza

Eskualde: Debabarrena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Merkatua

Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Beste Estiloak: Neoklasikoa

Eraikintza Data: 1910

Gaur egungo deskripzioa:

Hirigune historikoaren saihetsean dago merkatua, eta gune guztiari halako nortasuna eta itxura berezia ematen dio. Arkitektura zibilaren adibide ona da, horrek XX. mendeko lehen hamarraldietan sortu zuen estilo ongi mugatuaren eredu bikaina. Oinplano angeluzuzena du eta estalki laua, erdialdeko gorputza harrizkoa eta gainerakoa zementuz egina. Eraikin irekia da aurrealdean, merkatuari leku egiteko, eta irekidura hori zutabeetan ezarrita dauden zirkuluerdiko arkuen bidez lortzen da. Elementu apaingarri gisa azpimarragarri dira errematea ematen dion balaustrada eta zutabeetako edergarriak.

Datu historikoak:

XIX. mendearen erdialdera herri merkatu estaliak eraikitzen hasi ziren han-hemenka. Debako hau 1910ean eraiki zen. Asteroko merkatuari eta aldian behin egiten ziren feriei, eguraldi txarra egiten zuenean eta, aterpe egokia eskaintzeko jaso zen, baita herritarrak bertan aurrera-atzera egurasten ibiltzeko ere.

Debako udal merkatua
Debako udal merkatua
Debako udal merkatua