Itzuli orri osora

"S.A. Talleres de guernica"

FITXA

Izena: "S.A. Talleres de guernica"

Herria: Gernika-Lumo

Auzotegi: Goiko Ibarra 3

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1917

Autorea: Ricardo Bastida

Gaur egungo deskripzioa:

Goikoibarran dago eraikin multzoa, Eusko Trenbideen burdinbidearen ondoan eta pabiloi, aroztegi, transformadore, etxebizitza eta bestez osatuta dago.

3. pabiloia gauzakiak fabrikatzeko lantegia eta biltegi nagusia da, bigarrena, aldiz, galdategia da. Lehenbizikoaren elementu euskarriak perretxiko siluetaz hornitutako zementu armatuzko pilareak dira, eta adreilu perimetralez hornitutakoak bigarrenean. Hormen zokaloak metro eta erdiko manposteria dauka, eta gainerako paramentuak zementu armatuzkoak dira. 3. pabiloiak erra hortzen formako egitura metalikoa dauka, eta uralitaz eta argitasunari pasatzen uzten dion plastikoz estalita dago. 2 zenbakia duena, aldiz, isuri bikoa da eta gainetik teila zapalak dauzka. Bi pabiloietako beheko zorua zementuzkoa da eta, sabaia, berriz, zertxa agerikoetan egina. Sarrerak tunelak dira eta ateburua daukate.

Aroztegia pabiloi angeluzuzena da eta horren elementu euskarriak alde bakoitzean dituen adreilu perimetralez hornituriko bost pilare dira. Hormak zementu armatuzkoak dira eta isuri biko estalkia du, gainetik teila arabiarra duela, zurezko zertxa batzuetan tinkatuta. Karga tunel dinteldun batetik barrena joaten da barrura, eta argia sarbidearen alde banatan dauden baoetatik sartzen da; atzeko fatxadan ere beste horrenbeste gertatzen da.

Transformadorea dorre angeluzuzen bat da eta zementu armatuzko lau pilarek eusten diote. Hormak adreiluz eginda daude, eta estalkiak lau isurialde ditu, laurak zementu armatuzkoak, gainetik teila zapalez estalita.

Familia biko etxebizitza bakartuak dira, oinplano karratuarekin. Zementuzko pilareak ditu egituratzat eta hormak hutsartez betetako zementuzko blokeak dira. Isuri biko estalkia dauka, kanpoaldera teila arabiarra duela zurajearen gainean, eta sukaldeko eta komuneko zoruan baldosa ageri da eta gainerako guztian zura. Aurreko fatxadako bao angeluzuzenetatik, eskaileretako zirkuluerdiko bao batetik eta hastialeko okulu batetik sartzen da argia barrura. Atzeko fatxadak bi bao ardatz dauzka, leihoburuekin.

Datu historikoak:

"S. A. Talleres de Guernica" 1916an eratu zen, bertan makineria sortzeko asmotan. 1924an, Afrikako gerrakoan, gudarostearentzako bonbak egiten hasi ziren. Harrezkero, tornuak, hainbat eredutako prentsa eszentrikoak eta beste pieza batzuk egin dira lantegian, batez ere tornu eta daratuluentzako platerak, eta argazkiak ateratzeko makinak ere egin izan dira. 1974an instalazio batzuk "Astra y Unceta" enpresari saldu zitzaizkion.