Itzuli orri osora

Gernikako geltokia

FITXA

Izena: Gernikako geltokia

Herria: Gernika-Lumo

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Deskripzioa eta datu historikoak

Eusko Trenbideak sarekoa da.

Eraikinak, erdiko gorputzean, bi solairu ditu, eta alboetan solairu bakarra. Beheko oinean itxarongela dago, eta alboetan taberna eta geltoki buruaren bulegoa. Goiko solairua etxebizitza da. Estalkia isuri bikoa da, eta teila zapala du kanpoaldera.

Hormetan Ereñoko marmol gorrixkaz egindako zokaloa ikus daiteke, ertzetan harlandua , eta leiho eta sarreretan markoa. Nasara ematen duen aldean hiru sarrera daude, baita atzeko aldean ere, baina azken horiek harlanduzko pilastraz berezirik daude. Baoei dagokienez, aurreko fatxadan hiru hutsarte ageri dira erdiko gorputzaren beheko oinean, eta beste bost goiko solairuan. Garaiera bakarra duten gorputzetako bakoitzak bina bao ditu.

Eraikinak apaingarri ugari aurkezten du. Gorputz nagusiak, goiko aldean kontzentraturik, inspirazio erromatarreko dekorazioa dauka. Oro har akabera desberdinak ikus daitezke, hala nola marmol gorria, marga berdexkazko paramentuak edota oso harlandu apaindua ertzetan. Ateek berek ere oso harlandu apaindutako markoak dituzte, goiko aldean soka formako irudiekin, eta ertzak arrosario itxurako moldura batez beheratuta daude.

Gernika bonbardatu eta gero zaharberritu egin zuten.

Geltokiaren multzoa komunetarako beste eraikin txiki batekin osatzen da. Harlanduxkaz egindako horma du eta leihoek leihoburua dute, akaberan material desberdinak uztarturik. Estalkian lerro makurrez landutako harburuak ageri dira.

Azkenik, habearte bakarreko biltegi bat dago, garaiera eta espazio bakarra dituena, isuriko biko estalkiarekin eta teila lauarekin. Hormak manposteriazkoak dira, eta ertzetan eta bao eta sarrera inguruetan harlanduxka erabili da.