Itzuli orri osora

Gatzaga-Leintz Gatzaga

FITXA

Izena: Gatzaga-Leintz Gatzaga

Herria: Leintz Gatzaga

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Gatzaga

Tipologia Zehatza: Gatzaga

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Gaur egungo deskripzioa:

Dorletako santutegiaren beheko aldean dagoen eraikin multzo bat da gatzaga, tarteak eta inguruak hondakinez betea. Erreka gaineko zubi batetik joaten da bertara; ondo-ondoan ermita bat dago.

Datu historikoak:

Gipuzkoan gatza ekoizten zen leku garrantzizko bakarra da. 1843. urtean kapital soziala dorla esaten zitzaien zortzi akziotan zatitu zen. Garai hartan jarri ziren burdinazko bi galdara handi, egin ziren presak eta ubide txikiak, handitu zen putzua eta instalatu ziren gurpil hidraulikoak etab. 1920ko hamarraldian burutu ziren gatz produkzioarekin zerikusirik zuten azkeneko berrikuntzak, motobonba bat ezarri zen putzutik ura ateratzeko eta, hortik, goian zegoen depositu batera bidaltzen zen ura eta fabrikako eraikin berrira erortzen zen. Gerora lixiba fabrika bat ezarri zen bertan, baina ez zitzaion etekin handirik ateratzen eta, horrenbestez, eraikinak udal biltegi bilakatu ziren.

Ekoizpen prozesua:

Dorla izeneko deposituetan eskuz lan eginez ateratzen zen gatza. Sasoikako lana izaten zen, hortxe uztailetik abendura artekoa. 1843. urtean bi fusio galdara handitan ura lurrunduz ateratzen zen gatza; egur suarekin berotzen ziren galdarak. Geroenean lurrun galdarak ezarri ziren eta horien bitartez ateratzen zen gatza. Azkenaldian, ur gazitik kloroa ere ateratzen zen.

Gatzaga-Leintz Gatzaga
Gatzaga-Leintz Gatzaga