Itzuli orri osora

Añanako gatzaga

FITXA

Izena: Añanako gatzaga

Herria: Añana

Auzotegi: Gesaltza Añana

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Gatzaga

Tipologia Zehatza: Gatzaga

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Deskripzioa gaur egun:

Nuera ibaiak eratzen duen ibarra herrialdeko paraje bakan eta erakargarrienetakoa da. Haitzartearen alde banatan, mailaz maila, lurrun larrainak edo mahaiak ageri dira. Gatzaga bat egin aurretik lurra berdindu egin behar da eta, ondoren, murru sendoen edo zurezko hesolen gainean finkatu. Gainean zurezko armazoia ikusten da, habe horizontalekin egina, eta habe horiek larrainaren plataforma eratzen dute. Larrainak multzoka antolatuta daude, eta multzo bakoitzari granja esaten zaio. Granja bakoitzak azpialdean depositu bat edo bi dauzka, gatza biltzeko. Plataformaren azpian geratzen den tarteari terrazoa esaten zaio, eta putzu bat edo gehiago izaten ditu, non ur gazia biltzen den. Putzuak larrainen azpian (hustubidea dute) edo kanpoaldean egon daitezke. Antzina erabiltzen ziren 4.500 larrainetatik, gaur egun, 800 baino gutxiago ustiatzen dira.

Datu historikoak:

IX. mende hasierako agirietan dagoeneko esaten da Tobillasko Monasterioa zela Añanako gatzagaren jabea, eta horren esku zegoela hori ustiatzea. Erdi Arotik XIX. mendera arte Koroa egin zen horko gatz putzu eta gatz iturburuen jabe. XIX. mendean Manuel Vallina komisarioak gatzaga ikuskatu ondoren, Koroak lana berrantolatu nahi izan zuen eta, horretarako, erreforma sail bat biderarazi zuen produkzioa hobetzeko. Ondorioz, ordu arteko buztin lur trinkoaren ordez harri koskorra zabaldu zuten gatz garbiagoa ateratzeko, eta ustiatze sistema aldatu zen, hau da, gatza bildu eta bere horretan uzten zen erabat lurrundu arte. XIX. eta XX. mendeetan berriro ekin zioten poliki-poliki gatza produzitzeari, baina XX.go lehen herenean bertan lan egiteari utzi zitzaion. Gaur egun, berriro, gatzaga abian jarri nahi da.

Ekoizpen prozesua:

Arreo aintziratik datorren ura lurrunduz gatz pilo handia ateratzen zen.

Añanako gatzaga
Añanako gatzaga
Añanako gatzaga