Itzuli orri osora

C.A.F.

FITXA

Izena: C.A.F.

Herria: Beasain

Auzotegi: J.M.Iturrioz kalea

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1901, 1917

Gaur egungo deskripzioa:

Oria ibaiaren ertzean dago, eta Madril-Irun trenbideak bitan zatitzen du diagonalki; geltokitik ateratzen den adar baten bidez trenbidearekin komunikatzen da. Oro har pabiloi luzera handikoak dira, denboraren poderioz egindako aldaketa guztiei egokitu zaizkienak. Aroztegia, idortegia eta zura gordetzekoa gainerako guztietatik bereiz daude, sua galarazteko. Fabrikako instalazioekin bat egiten dute eraikin gehienek, eta estalki mota eta pabiloi tamaina desberdinekoak direlako multzo heterogeneoa osatuko dutela iruditu arren, orokorki dena multzo bat eta bera da. Guztiak eraikin funtzionalak badira ere, denek dituzte apaintasunezko baliabide berak: mentsula edergarri modernistak, pabiloi bakoitzaren bereizgarri, edota pabiloi guztietan errepikatzen diren bao bikiak. Ekoizpenarekin zerikusirik ez duten zenbait eraikin ere badira multzoan, esate baterako, klinika, eliza, langileen etxebizitzak etab.

Datu historikoak:

Domingo Goitiak eta Martin Usabiagak izan zuten hor eraikin moderno bat eraikitzeko burutapena. Ordizian eraiki nahi izan zen fabrika moderno hura, baina asmoari harrera onik egin ez zitzaiolako, Beasainen egitea erabaki zen. 1860an "Fábrica de Hierro San Martín" zeritzan sozietate kolektiboa sortu zen, "burdin pudelatu eta ijeztua galdatzeko". Hasiera hartan burdinoletatik ekartzen ziren totxoak eraldatu eta burdina bihurtzen zituzten, baina merkatuan lehiatzeko hobe zela eta, fabrikan labe garai bat ipintzea erabaki zen. Trenbide sarea handitu ahala gero eta burdina gehiago behar zenez, bigarren labe garaia instalatu zen. Destajuan egiten zen lana. Bizkaitarren konpetentziari aurre egiteko latorria egiten hasteko erabakia hartu zuten fabrikako nagusien oinordekoek, alabaina produzitzen hasi eta handik berehala egiteari utzi behar izan zitzaion. Fabrika honetan egiten dira tren batek beharrezko dituen elementurik gehienak, hala nola ardatzak, gurpilak, erretiluak, koipe ontziak, txoke eta erakarpen multzoak, baita lokomotorak, hiri-tren elektrikoak, bidarientzako bagoiak, boogi-ak eta bagoiak, kamioientzako atzeko zubiak, uztaiak eta bridak ere. Ekoizteko instalazioez gainera, langileentzako etxebizitzak jaso zituen enpresak.

Ekoizpen prozesua:

Fabrikak beti izan ditu hainbat departamentu edo sail: Gurpilen Departamentua, Forja eta Estanpazio Lantegiaz osatua. Molde Departamentua, moldatzeko makinekin, moldeak eta arrak lehortzeko berogailuekin, eta harea gordetzeko instalazioarekin. Altzairu Departamentua, 16 tonako labearekin lan egiten zuena, irenspideak hozteko sistemarekin. Muntatze Departamentua, muntatze lantegiari erantsita. Fabrikaren ezaugarri nagusia produkzio integrala duela da, bagoi baten osagai guztiak bertan egin daitezke eta.

C.A.F.
C.A.F.