Itzuli orri osora

Bulegoko langileen koperatiba

FITXA

Izena: Bulegoko langileen koperatiba

Herria: Bilbo

Auzotegi: Zurbaran

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak

Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitzak eta jantokiak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1924, 1926

Gaur egungo deskripzioa:

Etxe multzoa Artxandako isurialdean dago. Auzoaren azalerak, guztira, 13.000 m2 ditu, eta oso aldapa handian dago. Multzoak itxura organikoa du, hosto baten egitura balitz bezala, goitik behera datorren bide batek, bide nagusiak, alegia, zatitua, eta beste bide bat horizontalean duelarik; bien arteko bidegurutzean plaza bat sortzen da, eta bertatik, eskalinata inperial batzuen bidez, auzora zabaltzen da. Eskalinatek manposteriazko hormak dituzte, harmailak harrizkoak dira eta, eskailera buruetan, balkoi-begiratokiak daude. Ardatz nagusi horretatik bertatik bigarren mailako bide batzuk irteten dira, oinezkoentzat, etxebizitzetara doazenak.

Etxebizitzak lau kategoriatan banatzen dira kalitatearen eta kostuaren arabera, eta 16 motari jarraituz eraiki ziren. Etxe guztiek ataripea dute, eta guztira 76 etxe dira.

Datu historikoak:

Auzoa bi fasetan eraiki zen, eta adreilua egiteko zuzeneko ekoizpena antolatu zen, bertako lur sailetan labe batzuk ipinita; harrobi bat ere ustiatu zen, behar zen harria lortzearren. Eraikuntzako lehenengo fasean 63 etxe eraiki ziren, eta bigarrenean beste 13. Auzoaren kostua 1.685.211 pezeta izan zen, gehi urbanizazio, saneamendu eta ur hornikuntzarako lanak. Ekimena 1924ko legeari atxiki zitzaion, eta horrek Foru Aldundiak 1.432.429 pezetako mailegu bat ematea ekarri zuen. Kooperatibak, moraltasun, bizikidetza, higiene eta apaintasun publikoaren arauak behar bezala betetzeko, ordenantza batzuk idatzi zituen, auzokideen eskubideak eta betebeharrak zehazten zituztenak, kooperatiba, bere kideen artean, elkartasun eta zintzotasun eredu izan zedin.

Bulegoko langileen koperatiba
Bulegoko langileen koperatiba