Loiolako geltokia
FITXA
Izena: Loiolako geltokia
Herria: Azpeitia
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Geltokia
Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1926
Autorea: Ramon Kortazar
Urolako trenbide sarekoa da eta, sareko geltoki guztiak bezalaxe, hau ere Ramon Kortazarrek egin zuen, 1926an. Loiolako Basilikatik gertu dago.
Eraikin angeluzuzena da, bi solairukoa, eta itxarongela du, bulegoa eta txartel leihatila.
Hormak harlanduz eginak dira eta horiek bikain egokitzen zaizkio Loiolako Basilikaren inguru herrerar estilokoari. Estalkiak, teila arabiarrez estalia, lau isurialde dauzka. Harburu landuak ageri dira hegalean, zurezko tailua imitatuz, kiribil eta moldura askorekin.
Zokalo bat dauka kareharrizko lauzekin hornituta lau fatxadetan barrena, baita inposta bat ere, beheko eta lehenbiziko solairuak banatzen dituena. Idazkun batek adierazten du geltokia zein herritan dagoen.
Hegoaldeko fatxadan lau sarbide daude, laurak ateburuarekin , harrizko lauzekin inguratua. Iparraldeko fatxadan hiru ate daude, horiek ere ateburuz hornituta. Goiko aldean kristalezko argizulo bat dauka.