Itzuli orri osora

La Zumayana zementu fabrika

FITXA

Izena: La Zumayana zementu fabrika

Herria: Zumaia

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Zementugintza

Tipologia Zehatza: Zementugintza eta asfalto lanak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Estiloa: Formala

Eraikintza Data: 1898

Gaur egungo deskripzioa:

Zestoa-Zumaia errepidearen ondoan dago eraikin multzo hau, eta harria txikitzeko eraikinetik korridore batez separatuta dagoen lau labeko eraikin batek, tximinia bikain batek eta langileen etxebizitzak osatzen dute multzoa.

Fabrika honen jabea Eusebio Gurrutxaga izan zen, baita Arroan kokatuta zegoen Nuestra Señora de los Dolores izenekoarena ere. Azkeneko hori Etxeberria eta Sansinenea jaunei saldu zitzaien. Hori eta horrenbestez ez zion Eusebio Gurrutxagak zementua egiteari utzi eta "La Zumayana" izeneko zementu fabrika fundatu zuen Baiona izeneko lekuan, hau da, izen bereko baserriaren lurretan. Errepidearen ondoan dago eta Narrondo ibaiak inguratzen du.

Datu historikoak:

Errepidearen ondoko ordeka batean goragune bat okupatzen zuen multzoak, labeak jartzeko oso leku aproposean. 1897an bi labe eta harri bat ziren bertan. 70etik 80rako hamarraldian eraiki zen. Lurrun galdararentzako adreiluzko tximinia 1899an jaso zen.

Ekoizpen prozesua:

Zementu mota askotarikoak ekoizten ziren:

ZEMENTU HIDRAULIKOA: kareharria eta buztina errez ateratzen den produktua.

PORTLAND ZEMENTUA: igeltsu eta buztin nahastea aglutinatzearren, oso tenperatura handian egosiz ateratzen den produktua; zepa porotsu eta gotorra lortzen zen, klinka ere esaten zaiona. Zepa jo, txikitu eta hortik ateratzen zen hauts edo zementu hidraulikoa ordu arteko guztiak baino kalitate hobekoa zen, ezari-ezarian erretzen zelako erresistentzia eta bolumen egonkortasun handikoa baitzen.

Harrobitik harria atera eta behar zen gisan zatitu ondoren, ikatzaren ondoan kargatzen zen labeetan. Sutan kiskalitako materiala txikitu egiten zen, eta hori zen gero kanpora igorriko zen zementuaren oinarria. Gaineko aldetik kargatzen zen, eta fabrikazioa seriean eta modu jarraituan antolatzen zen; azpiko aho zuloetatik deskarga eskuz egin ondoren, materiala ehotzeko tolbetara garraiatzen zen.

Galda edo forjatu azkarreko zementu naturalaren fabrikan, kiskaltzea bost labe zutetan egiten zen, eta barruko paretatik egiten zen deskarga, harri kopuru jakin bat guztiz egosia eta hotza atereaz. Labeak egunero deskargatzen ziren eta, harri kiskaliak eta zepa bihurtu zirenak separatu ondoren, gainerako guztia txikitzera eramaten zen. Erre ondoren geratzen zen harri hautsa zementuarekin batera ehotzen zen. Harria hauts bihurtzeko hiru makina zeuden; labeetatik atera ahala hartzen zuten horiek harri kiskalia, eta bere horretan zehatu eta txitxirio baten tamainako eginda uzten zuten. Eihera, bahe eta birrintzeko makinek ongi funtziona zezaten, ondo-ondoan zeuden behar ziren jasotzaileak, kiribilak, transmisoreak, makinak eta gauzakiak batera eta bestera mugitzeko behar ziren gainerako tresna guztiak.

Fabrikan bazen lantegi bat konponketak egiteko behar ziren tornu, daratulu eta gainerako piezekin, beren transmisio eta guzti, baita sutegi bat ere.

La Zumayana zementu fabrika
La Zumayana zementu fabrika