Itzuli orri osora

La Naval

FITXA

Izena: La Naval

Herria: Sestao

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Ontzigintza

Tipologia Zehatza: Kaiak, Ontziak eta Ontzigintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Ontziolak 291.000 m2-ko azalera bat okupatzen du Ibaizabalen ertzean, eta, Aurrera fabrikarekin eta AHVrekin batera, industri okupazio handiko gune bat betetzen du. Bilbo-Santurtzi RENFEko trenbidetik eta Bilbo-Santurtzi errepidetik iristen da. Multzoa bi plataformak betetzen duten espazioaren alde banatan dago kokatuta, eta bertan daude egiten dituzten ontzietarako piezak aurrefabrikatzeko eta biltzeko nabeak, baita neurri desberdineko hainbat garabi ere. Ekialdeko muturrean bi dike lehor daude, 4 portale-garabirekin. Ontziak muntatzen diren nasek itsasadarrekin mugan dagoen perimetro guztia betetzen dute, eta horien gainean 7 portale-garabi daude.

Datu historikoak:

Sociedad Española de Construcción Naval Madrilen eratu zen, 1908an. Bere ontziolarik ez zuela sortu zen, eta Ferrolgo eta Cartagenako artsenalak erabili zituen kontratuak betetzeko. 1915ean, sozietateak Bilboko itsasadarrean lur sail batzuk erostea erabaki zuen, bertan Sestaoko Faktoria paratzeko. Faktoriari sarrera egiteko betoi armatuzko 24 m-ko zubi bat eraiki zen. Bulego nagusiak, atezaindegia, ikuskaritza eta abar lehendik zeuden eraikinetan jarri ziren. Lantegiak honako hauek ziren: erribera-errementarien lantegiak, galibo gelak eta aroztegia, zerren eraikina eta abar. Mailadien zerbitzura, fabrikak lau portale-garabi indartsu zituen, eta barne zerbitzurako 2 garabi lokomobil.

XIX. mendearen amaieran denbora batez itxita egon zen, baina 1902rako jada lanean zen berriro. 1919an Astilleros del Nervion bereganatu zuen, eta Espainian jarritakoen artean faktoriarik osoena bihurtu zen. 20ko urteetan, fabrikak ekoizpena dibertsifikatu zuen eta, ontziak egiteaz eta konpontzeaz arduratzeaz gain, Diesel motorrak, galdara akuotubularrak, gurpil hortzen taila eta ahokadura-turbinen pinoiak egiten zituen. Trenetarako materiala ere egiten zen eta, ondorioz, pixkana-pixkana, instalazioak berritu eta beste batzuk eraiki zituzten.

Espainiako gerra zibilan zehar gerra materiala ekoitzi zen, eta ontzirik, berriz, ez zen bat ere entregatu. 50eko urteetatik aurrera, fabrikaren jarduera batez ere ontziak eta Diesel turbinak eta motorrak egitea eta konpontzea izan zen. 60ko urteetan ontzi ekoizpena hazi egin zen, eta lantegia egokitu egin zen tona kopuru handiko ontziak egin ahal izateko. 1929an inauguratu ziren galdaketa lantegiak 1973an itxi ziren, betiko, eta 1974an ontzi-bizkarreko makineria eta birabarki handiak egiteko lantegi berriak abiarazi ziren.

La Naval
La Naval