Itzuli orri osora

"La Ceres" irin fabrika

FITXA

Izena: "La Ceres" irin fabrika

Herria: Bilbao

Auzotegi: Naja kalea-Masedetako kaia 24

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Iringintza

Tipologia Zehatza: Elikadura eta edariak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1901

Autorea: Ramon Grotta, Federico Ugalde

Gaur egungo deskripzioa:

Antzinako "La Ceres" irin fabrikaren eraikina Mesedetako kaiaren lerrokaduran dago, beste batzuen artean, eta hainbat solairu dauzka. 1900 eta 1901 bitartean altxatu zen, Ramon Grotta Palacios ingeniariaren eta Federico Ugalde arkitektoaren proiektuaren arabera. Hasieran beheko oina eta lau solairu zeuzkan, estalki txapituladunarekin , baina 50eko urteetan, beste bi altuera erantsi zitzaizkionez, txapitula desagertu egin zen. Fatxada adreilu zarpeatuz eta harri artifizialeko pieza modularrez egina da, eta oso egikera fina ageri du. Banaketa uniformea da, solairu arteko zutabe lerroei eta armazoiei dagozkien zerrendek osaturiko koadrikulek zehaztuta. Sei ardatzetan antolaturik dago, baok binaka daude, lerrokadura eteten duen muturreko ardatza izan ezik, txikiagoa izanik baoak bakunak baitira. Jatorrizko solairuetako hutsarteek arku beheratua dute, leihoburu makurrarekin, eta dekorazio molduratua , eta elementu horiek industri eraikin honi eite dotorea ematen diote. Egitura betoiz altxatu zen, eta egintza hori aitzindari izan zen; ondorioz, eraikin hau zedarri teknologikoa da euskal arkitektura industrialaren historiari dagokionez.

Datu historikoak:

Eraikina 1901ean jaso zen, Ramon Grottaren zuzendaritzapean. Fatxada nagusia ez da jatorrizko planoan zetorrena, lehenengo hartan horman kontrastea egiteko aurreikusten zen baino kristal gutxiago jarri baitzen, "obraren kostua merkatzearren eta askoren jarrera setatsuak ekar zezakeen kaltearen beldurrez". Barrualdean irina egiteko errotaren makineria eta transmisioak jarri ziren, azken horiek habe eta zutabeei lotuta. Eraikinaren ondoan erantsita zegoen beste txikiago bat bota egin zuten, eta goiko solairuak aldatu eta beste garaiera bat eman zitzaion. Eraikin horretan gas pobrea egiteko aparatuak instalatu zituzten. Sotoa, beheko oina, lehenengo solairua eta terraza zeukan, sabaileiho batekin, zeinaren gainean teilape bat zegoen, armazoi eta holtzarekin, aroztegia hartzen zuena. Zurezko armazoia eta adreiluzko itxitura zeukan beste aterpe bat ere bazen, errementeria zegoena. Gaur egun hutsik dago eta "Vizcaína de la Merced S.A." enpresarena da.