Itzuli orri osora

Oiongo teileria

FITXA

Izena: Oiongo teileria

Herria: Oion

Auzotegi: Barriobusto

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Teileria

Tipologia Zehatza: Zeramika

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Oion udalerriko Barriobusto auzoan dago herri teileria hau, hegi batean. Labea harlanduz eginda dago, ertzetan kontrahorma handiak dauzka, eta arabiar erakoa da, bi ganbararekin, bata bestearen gainean. Beheko ganbara edo sutegian arku zorrotzez hornitutako bi ahotatik barrena sartzen da.

Ekoizpen prozesua:

Teilerian tarteka bakarrik egiten zuten lan, izan ere, kanpotik prestatzen zen labea, kanpotik ateratzen zen produkzioa eta kanpoan lehortzen ziren piezak. Gehienetan langile bati alokatzen zitzaion, eta hark udaberri azkena eta uda aprobetxatzen zuen lan egiteko. Bertan buztin egosizko teila arabiarrak , adreiluak eta baldosak fabrikatzen ziren.

Arabiar erakoa da teileria eta bi ganbara ditu, bata bestearen gainean: behekoa gangaduna da eta bertan egiten da sua, eta goikoan teilak egosten dira. Goikoa behekoarekin zola baten bidez konektatuta dago, eta zola hori tarteka zulatuta dago, zuloetan barrena berotasunak zirkula dezan. Piezak goiko ganbaran ordenan jarri, eta, labearen ahoa buztinez eta hondarrez erabat itxi ondoren, labean egosten dira.

Oiongo teileria
Oiongo teileria