Itzuli orri osora

Neguriko geltokia

FITXA

Izena: Neguriko geltokia

Herria: Getxo

Auzotegi: Neguri

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak

Neguriko Geltoki Zaharrak oinplano angeluzuzena du, eta beheko oina eta solairu bat dauzka eta zeharka erantsitako gorputz bat. Isuri biko estalkia du, eta isurialde horietako bat gorputz txiki atxiki bat estaltzeko luzatzen da; bertan, gaur egun, tabako denda bat dago. Manposteria luzituzko hormak dauzka, eta takodun adreilua sarbideen eta baoen inguruan. Euskarrietan, alabaina, zurezko egitura ageri da.

Nasaren aldean hiru sarrera ditu, horietako bi ateburuarekin eta bestea zirkuluerdiko arkuan , denak takodun adreiluz inguratuta; giltzarria ere badu, adreiluzkoa hori ere, ateburuan nabarmen.

Arku beheratuko lau bao ardatzetatik sartzen zen argia barrura. Baoak adreiluz inguratuta zeuden, eta gingilak ere bazituzten, baita barlasai faltsu bat ere. Gaur egun bao horiek itsu daude.

Elementu edergarritzat adreiluzko lerroak nabarmentzen dira, eta lerro horiek, ertzetan puntaz hornitutako greka modura, horma bertikalki separatzen dute.

Neguriko geltokia