Itzuli orri osora

"Movilla S.A."

FITXA

Izena: "Movilla S.A."

Herria: Bergara

Auzotegi: Urteaga,18

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ehungintza

Tipologia Zehatza: Ehungintza eta larrugintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1902

Autorea: Juan Rubio Bellue

Gaur egungo deskripzioa:

Bergarako sarreran dago fabrika, errepidearen alde banatako lurrak hartzen dituela. Alde batean antzinako pabiloiak zeuden, oraingo modernoagoen eta oraindik fabrikatzen segitzen dutenen ondoan. Erdian langileen etxea jaso zen; aurrean, pasabide batekin komunikatuta, idortegi bat dago, betoizko eraikin azpimarragarria.

Datu historikoak:

Gregorio Fernandez, 1880 aldera, tindatzeko lantegi txiki batean hasi zen lanean; 1897an bere ilobarekin sozietate bat sortu zuen, eta Juan Rubio Bellue Bartzelonako arkitektoari enkargatu zizkion planoak. Fabrika gero eta handiagoak, gaur egun ere lanean segitzen du.

Ekoizpen prozesua:

"Azules de Bergara" esaten zaien kotoizko ehun tindatuak egiten dira lantegian. Kotoiaren prozesuak irutea, ehuntzea eta tindatzea dira. Andaluzia, Errusia eta Egiptotik ekartzen da kotoia.