Itzuli orri osora

Cerámica Zorroza teileria

FITXA

Izena: Cerámica Zorroza teileria

Herria: Artzentales

Auzotegi: Laureta

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Teileria

Tipologia Zehatza: Zeramika

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Lauretan dago teileria, Turtziozko tren geltokiaren ondoan, Santobeñako teileria baino pixka bat gorago.

Teileria dagoen eraikinak habearte angeluzuzena du, eta bost euskarri ilara eta horma irekiak dauzka; aurrealdeko fatxada alabaina itxita dago, adreiluz egina. Bi isurialde ditu eta teila zapalak. Zorua betoizkoa da eta alboetako zirkuerdiko bi arkuetatik sartzen da barrenera. Tximinia bakartua da eta argia alboko horma irekietatik sartzen da.

Teilak eta adreilu berdea lehortzeko habearteak oinplano angeluzuzena du, eta betoizko oinen gainean dago bermatuta. Fatxadak eta alboko hormak irekiak dira eta bi isurialderekin estalita daude, pendoloi, grapa metaliko eta jabaloiarekin horniturik dagoen zurezko zertxa sotilaren gainean ilara bikoitiz osatutako egiturarekin. Zoruak betoizkoak dira.

Teila lehortegiak habearte angeluzuzen batean daude, eta habeartearen karga hormak adreilu agerian eginak dira. Isuri bikoa da eraikina, eta zertxa metaliko mistoen gainean dagoen uralitarekin estalita dago. Betoizkoak dira zoruak, fatxada bakoitzean karga tunel dinteldun bat dago, eta horietatik sartzen da barrura.

Teileriako etxebizitzan zeuden sukaldea eta jangela, baita inoizka etortzen ziren langileentzako logelak ere. Oinplano angeluzuzena du etxebizitzak, karga hormak dauzka adreilu zarpeatuekin, eta isuri biko teilatua teila arabiarrekin . Zoruak betoizkoak dira, eta zortzi sarbide dinteldunetatik sartzen da barrura.

Teila fabrikako tuneleko labea bi galeriarekin osatuta dago; kanoi ganga dute bi galeriek, eta bi subiderekin komunikatuta daude. Labeak oinplano angeluzuzena du eta hormak ezpondan dauzka. Adreilu agerian eginda dago, estalkia dintelduna da eta, bertan, txulo asko da errekinak sartzeko. Zirkuluerdiko bi aho dauzka eta ate bakoitzak tiro bana dauka, giltza erregulatzaile batekin, errekuntzarako behar den beste haize pasatzen uzteko.

Tximinia bakartua da, oinplano karratukoa, adreiluz egina. Zarpeatuta dago adreilua, eta labetik datorren lurpeko ganga batekin komunikatuta.

Datu historikoak:

Laureta eta Antiguako ustiatze eremua teileria dela esaten da 1983. urteko agirietan; urte horretan errentan eman zitzaion Francisco Pelaez Carriles de Oviedori, urtebetez buztin lurra eta kareharria kiskaliz adreiluak eta karea egiteko aukera guztiak izan zitzan. Hemeretzigarren mendearen azkenalditik 1940 aldera arte urtero urtebetez alokairuan ematen zen; baina Bernardo Lanzagortak 1949an teileria lekuz aldatzeko terreno berrien eskea egin zuen, eta 1980 aldera arte funtzionatzen jarraitu zuen.

Ekoizpen prozesua:

Lehengaia, buztin lurra alegia, ingurutik ekartzen zuten, kalitate onekoa baitzen. Teileriara eraman eta hor buztina txikitu ondoren, uhal garraiatzaile baten bitartez, ijezteko makinetara garraiatzen zen. Bolak oratzeko makina batean oratu ondoren, moldeatu egiten zen. Ondoren lehortu eta labean sartzen zen. Teilak 800ºC-ko tenperaturan egosten ziren, eta adreilu gotorrak 1200ºC-koan.

Cerámica Zorroza teileria
Cerámica Zorroza teileria