Itzuli orri osora

"Patrizio Echeberria S.A."

FITXA

Izena: "Patrizio Echeberria S.A."

Herria: Legazpi

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Formala

Eraikintza Data: 1908

Gaur egungo deskripzioa:

Legazpi-Zumarraga errepidearen alde banatan 2 kilometroko luzeran lerro-lerro dago Patrizio Etxeberria lantegi multzoa. Elementurik nabarmenenak eraikinak dira. Gehienak birmoldatu egin badira ere, guztiz funtzionalak dira. Tarteka elementu apaingarriak ere agertzen dira ordea, esate baterako, ijezketa, tratamendu termiko eta galdara pabiloietan edota makina tresnak forjatzeko pabiloian. Denetan apaingarri berak ageri dira: pilastrak , bao leihoburudunak etab. 1990ko hamarraldiaren hasiera arte oso makineria interesgarria gordetzen zen bertan, gehienak XX. mendearen lehen herenean eginak, esate baterako prentsak, mailuak eta guraizeak.

Datu historikoak:

Fabrika honen jatorria 1908an dago, "Segura Echeverria y Cía" erreminta fabrika sortu zenean. Ekonomiari eta ekoizpenari zegokienetan ez ezik, miserikordiazko obrak egiten ere saiatu zen Patrizio Etxeberria: industrialari askok bezala aitaustekoaren jarrera hartuz obra ugari sustatu eta eraiki zuen, hala nola Asiloa, San Juan eta San Inazio auzoak, Artzain Ona eta Santa Teresa kolejioak eta abar.

Ekoizpen prozesua:

Nekazari, meatzari eta arotzen erremintak egin dira, batik bat, Patrizio Etxeberriarenean. Lanabes horiek eskuz forjatu ohi ziren Bizkaiko Labe Handietatik eta beste enpresa batzuetatik ekarritako altzairuarekin, baina 1931n, bertan altzairu eta laminazio galda-lantegia jarri zen abian, eta orduz gero produkzioa dibertsifikatu egin zen. Altzairu fin mota askotarikoak produzitu dira, ikatza eta aleazioak erabiliz, eraikuntzan erabiltzen diren tresnak egiteko, baita industria metalurgikoa hornitzeko altzairu herdoilgaitzak ere, eta abar.