Itzuli orri osora

Maeztuko geltokia

FITXA

Izena: Maeztuko geltokia

Herria: Arraia-Maeztu

Eskualde: Arabako Mendialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1925

Autorea: Alejandro Peña Mendizabal

Deskripzioa eta datu historikoak:

Vasco-Navarro sareari dagokio, eta Alejandro Peña Mendizabalek egin zuen, 1925ean.

Bost solairuko eraikin angeluzuzena da. Beheko oina tren zerbitzuetarako egokitu zen, eta goiko solairuak, berriz, langileentzako etxebizitzak ziren.

Betoizko pilareak dauzka, eta hormak harlanduz eta adreilu luzituz eginak dira. Teilatu osagai ugariko batek estaltzen du eraikina, maila desberdinetan, teila arabiarrarekin. Eraikinaren arkitektura bera motibo apaingarria da, hain da-eta konplexua.

Fatxada nagusian hiru sarrera ikus daitezke, adreilua agerian dutela, eta trenbidera ematen duen fatxadan bost sarrera daude. Solairu bakoitzean leiho ardatz bat dago, eta metalezko markesina irten bat ageri da.

Geltoki multzoa Peña Mendizabalek berak eraikitako merkantzietarako nasa batekin osatzen da, geltokian hartzen eta bertatik bidaltzen ziren merkantziak biltzeko erabiltzen zena. Eraikin angeluzuzena da, solairu bakarrekoa eta bi gorputzez osatua, bata irekia eta bestea itxia. Azken horretako estalkia lau pilare forjaturen gainean bermatzen da, eta ate gidaridunak dauzka. Zabalik dagoen esparruan, goiko aldean, zurezko itxitura eder bat ageri da. Mendiko nekazaritzaz arduratzen den "Mendikoi" elkartearen egoitza da gaur egun.

Maeztuko geltokia
Maeztuko geltokia
Maeztuko geltokia