Itzuli orri osora

Subijana y Compañí­a

FITXA

Izena: Subijana y Compañí­a

Herria: Villabona

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ehungintza

Tipologia Zehatza: Ehungintza eta larrugintza

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1860

Gaur egungo deskripzioa:

Ehun estanpatuak egiten ziren fabrika honetako instalazioetan azpimarragarri dira, batez ere, etxebizitza eta bulegoak, era askotako arkitektura motak bateratzen baitira horietan.

1860. urtean hasi zen lanean fabrika hau. Garai hartan fabrikari "Sociedad de Silva Hermanos y Frois" zeritzan. 1867az gero indarrean ziren hor ordutegi eta soldatei buruzko ordenantzak. Fabrika itxi egin behar izan zen 1980ko hamarraldiaren bukaera aldean.

Ekoizpen prozesua:

XX. mende hasieran motorrak 30 zaldiko turbina bat zuen eta, horrez gainera, hogeita bosna zaldiko bi lurrun galdara ziren bertan. Bi lurrun galdara horien egitekoa zuriketak eta tindaketak egiten ziren upelak, galdarak eta tinak lurrunez elikatzea zen. Estanpazioa egiteko estanpatzeko txirrika-makina bat, bi perrotina eta 80 mahai zeuden, eta, horiez gainera, hogei upel edo harrizko tina tindatzeko, anila emateko.

Era askotako produktuak egiten ziren fabrikan, esate baterako, kretona kolore bakarrekoa edota ehun desberdineko zapiak, 6, 7 edo 8 koloretakoak.

Subijana y Compañía