Itzuli orri osora

Solapeñako errota

FITXA

Izena: Solapeñako errota

Herria: Gaubea

Auzotegi: Corro

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Gaur egungo deskripzioa:

Corroko Beheko Auzoan, A-2622 errepidearen eta Omecillo ibaiaren tartean dago errota hau, Araban izan den onenetakoa, eta errota eta etxebizitza, biak batera da. Arkitekturari begiratuta eraikin bikaina da eta, gainera, makineria oso egoera onean dago eta noizean behin funtzionatzen du; hiru turtuki hidraulikoz osatuta zegoen jatorrizko egitura hidraulikoa, baina hiru horietatik bi horizontalak bakarrik gorde dira, eta noria galdu egin da.

Presa Grabitatezkoa eta zuzena da, eta 6 metro luzeko aurrealde zuzena erakusten du. Sakonera txikikoa da eta goroldioz estalita dago. Bi konporta dauzka; lehenbizikoa zurezko ohol soil bat da eta bigarrenak metalezko xafla dauka betoizko itxitura batean ahokatuta. Aldaparoaren alde banatatik nahiz bideari buruz perpendikular den bidezidorretik joan daiteke oinez bertaraino.

Ubidea ibaiaren ezkerreko aldean jaiotzen da, eta aldaparo eta guzti, 190 metro luze da. Lurra zulatuta egina da bere luzera guztian, eta ubidera doan kamio ondoan baratzeak ikusten dira, eta aise joaten da bertaraino. Betoizko zubi batek gurutzatzen du ubidea presa ondoan, eta ubidea bertan sartuta geratzen da.

Ubidea, zabaldu ahala, aldaparo bilakatzen da. Zati bat errotariaren etxe azpiraino sartzen da. Horren oinplanoa aski erregularra da, 100 metroko luzera du eta 8 metroko zabalera. Azkeneko 10 metroak harlanduxkaz egina da eta gainerako guztia lurra zulatuz. Etxe azpiko hormak harlanduzkoak dira, eta zoruak makurdura handia du, urari turtukien gainera eragiteko. Ehotzeko gela ixten duen murruak eusten dio aldaparoko urari, eta errota barrua gurutzatzen duen ubide batek lotzen du aldaparoa kanpoko espazio batekin; bertan noria bat dago, eta horri ur soberak eragiten dio.

Turtukiaren zuloa ehotzeko gelaren azpian dago eta kanpotik ere ikus daiteke. Tunel bat eratzen du ganga zirkuluerdiko dobeladun batekin; hortxe hasten da hustubidea, hasi ehotzeko gelako hormatik eta 6 metroko zubi bateraino, eta horrelaxe dago eratuta noria ezarri zen espazioa. Zubia harrizko arkua da, eta betoizko gehikuntza bat dauka. Zubia gurutzatu ondoren hustubidea hodi barruan sartuta geratzen da.

Oinplano karratuko eta angeluzuzeneko bi gorputzez osatuta dago eraikina. Lehenbiziko gorputzean daude beheko solairua, lehen solairua eta ganbara; lehen solairuan bizitetxea dago, eta beheko solairuan ehotzeko gela, aldaparoaren zati bat eta ukuilu bi daude. Isuri biko teilatua dauka eraikinak, zeramikazko teilarekin, eta ipar-sortaldeko fatxadari buruz zut da gailurra.

Bigarren gorputzean beheko solairua eta lehen solairua daude; beheko solairuan biltegia dago eta bigarrenean gelak. Teila arabiarrezestalita dago eta hego-sortaldera isurialde triangeluarra dauka, non dagoen biltegiko sarbidea asimetrikoki jarrita.

Sarrera nagusia etxeko bideari buruz alboka dago, eta etxebizitzan eta ehotzeko gela dauden eraikineko ezkaratzeko sarrera aurrean espazio ireki bat eratzen du.

Hareharri landuzko ertzak dauzka errotak, apaingarririk gabe, eta zurezko egitura karga murruekin, aldaparoaren gainean dagoen murru meheagoa izan ezik. Ehotzeko gela espazio bakarra da, zatitu gabea, eta zerbitzuko korridore bat dauka, sarrerako bi ateek eta bi errotarri pareak dauden zabalera handiko areak markatzen duten ardatzarekin bat datorrena. Leiho bat dauka eta bertatik aldaparoa ikusten da, eta aireko kanal batek alderik alde gurutzatzen du barrualdetik, eraikinaren horma trenkadaren ondoan.

Makineriaren osagai hauek kontserbatu dira: harriak, bina errotarri borobil konbexu samarrekin, solibak eta bolantea. Bolanteari soliban tinkatuta dagoen transmisioko ardatz zutak eragiten dio. Bada zurezko beso bat ere, harriak batetik bestera mugitzeko eta altxatzeko.

Datu historikoak:

1672. urtean bada errotaren berri, eta 1908ko eta 1920ko matrikula industrialetan errota partikularra zela esaten zen eta bi errotarri zituela.

Solapeñako errota