Itzuli orri osora

Portu y Cía

FITXA

Izena: Portu y Cía

Herria: Andoain

Auzotegi: Madril-Irun errepidea

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Papergintza

Tipologia Zehatza: Papergintza eta kimika

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa gaur egun:

Fabrikak, etxebizitzak eta indarretxeak osatzen dute multzo luzexka hau, eta Madril-Irun errepidean dago.

Presak aurrealde zuzena dauka, eta harlanduxkaz egina da, harlanduzko ostikoekin.

Indarretxea eraikin angeluzuzena da, betoizko egitura dauka eta adreiluz itxita dago. Estalkia isuri bikoa da, eta sartzeko zirkuluerdiko ate bat dago. Argia leihoburua daukaten leiho batzuetatik sartzen da, eta fatxadaren beheko aldean zirkuluerdiko arku batzuk irekitzen dira, ura ibaira atera dadin.

Etxebitza eraikin lauangeluarra da, eta bi solairu eta ganbara dauzka. Egitura betoizkoa du, adreiluz itxita dago, eta isuri biko estalkia dauka, gailurra fatxadarekiko perpendikularra duela. Bertan sartzeko ate ateburudunak daude, eta argia hutsarte leihoburudunetatik sartzen da, leiho eskartzano batzuk ere badauden arren.

Fabrikazioko pabiloia habearte angeluzuzen bat da, solairu bakarrekoa, betoizko egiturarekin eta adreiluz itxia. Estalki isuri bikoa dauka eta gailurra fatxadarik luzeenari buruz perpendikularra. Barruan sartzeko ate handiak daude, fatxada luzeetan irekitzen direnak. Argia hutsarte eta argizuloetatik sartzen da, eta fatxada margotuta dago.

Datu historikoak:

Fabrika XX. mendearen hasieran sortu zuten, "Portu L. Sociedad en Comandita" izenarekin, baina 1920rako dagoeneko "Portu Hermanos y Cía" deitzen zen. Itxi eta gero, elkarte eta lantegi desberdinek erabili dute fabrika.

Ekoizpen prozesua:

Sozietate honek paper meheak egiten zituen bereziki, zelulosa zeritzanak, baina enbalatzeko papera ere egiten zen bertan.

Portu y Cía
Portu y Cía