Itzuli orri osora

Ozolloko errota

FITXA

Izena: Ozolloko errota

Herria: Gautegiz-Arteaga

Auzotegi: Ozollo auzoa

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XIX, XX

Eraikintza Data: 1683

Beste Izenak: Koba errota

Autorea: Juan Etxebarria eta Martin Ozamin

Deskripzioa eta oharrak:

Errota, gaur egun, itsasadarraren ertz-ertzean dagoen etxe bat baino ez da, ermitara joateko bidean, Kanalatik Laidarantz doan errepidea hartuta. Ura irteten den konporten gainean dago etxea; oraindik ere bertan ageri dira konportak ixteko behar diren zera metaliko guztiak.

Juan Etxebarriak eta Martin Ozamizek eraiki zuten eraikina 1683. urte inguruan, Arteaga etxaldeko nagusien aginduz eta kontura. Bi maizter egon ziren errotari errotan 1851. urtea arte; urte hartan familia bat egin zen errotaren jabe.

Hiru errotarri pare ziren bertan alea ehotzeko. XX. mendeko lehen hamarraldietan utzi zitzaion errotan lan egiteari, eta instalazioak eraitsi egin ziren.

Deskripzioa gaur egun:

Eraikinak isuri biko teilatua dauka, estalki txiki bat atzealdean eta isurki bateko arkupea ; oinplano angeluzuzena du, manposteria zarpeatuz egina. Bao eta sarbideek ateburuak dituzte, eta mendebaldeko fatxadan garaje bat dauka erantsita, eta aldamenean txabola txiki bat, trasteak eta txalupak gordetzeko.

Turtuki bat gordetzen da, eta hori eta ezkerreko estoldan dagoen ardatz mehea, 80 mm lodikoa, burdinazkoak dira. Tolba, piramide-enbor formakoa, handia eta zurezkoa da. Bi errotarri daude nahiz artoa nahiz garia, oro har alea, ehotzeko. Banku hautsi baten ertzean zurezko garabi beso bat dago altzairuzko aliketa batekin.

Itsasaldian itsasgora zenean, lohiz erdi betetako deposituan sartzen zen uraz hornitzen zen errota; oinplano angeluzuzen samarrekoa da errota, manposteriazko hormak ditu harlanduxkaz estalita. Estoldak, etxepean, bi tunel paralelo gisa jarrita daude depositutik paduraraino; metalezko konportak dituzte ura hartzeko, eta barru aldean sabai dinteldun batez estaltzen dira; itsasadar aldeko fatxadan, alabaina, zirkuluerdiko arku bikoitza ageri da.

Ozolloko errota