Itzuli orri osora

Oriako errota

FITXA

Izena: Oriako errota

Herria: Idiazabal

Auzotegi: Isiazabal-Segura.San Inazio ermita

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XIX, XX

Datu historikoak:

Errota hau lanean aritu zen 1996. urtea arte eta, biztanle errolda eta erregistroetan esaten denez, alea ehotzen zen eta indarra sortzen. Azpiegitura hidraulikoaren eta alea ehotzeko eta indarra sortzeko erabiltzen ziren makineriaren osagai guztiak gordetzen dira. Eraikinaren ondoan, horrekin angeluzuzena egiten duela, etxebizitza dago, eta bien artean eraikin multzo bakarra osatzen dute ibaiaren eskuinaldean.

Deskripzioa gaur egun:

Grabitatezkoa da presa, manposteriaarruntaz egina, eta 20 metroko luzera du gutxi gorabehera. Ubidea 212 metro luze da, lurra zulatuta egina, eta presaren eskuineko euskarrian hasten da eta ibaiari buruz paralelo doa eraikineraino.

Ubidea pixka bat zabalduz egokitutakoa da aldaparoa. 30 metro ditu luzeran eta 2,5 eta 4 metro zabaleran. Tunela harkaitz biziaren gainean manposteriaz egina da, kanoi gangazuzena du eta arku beheratua.

Oinplano angeluzuzenadu eraikinak eta teila arabiarrezeginiko isuri biko estalkia. Manposteriaz egina da, zati bat emokatutadauka eta zurituta dago, eta baoakzurezko ertzekin hornituta daude. Eraikinari erantsita beste bat dago ezaugarri antz-antzekoak dituena, baina txikiagoa da, etxebizitza izateko egina, eta pixka bat haraxeago oilategia eta San Inazio ermita daude. Beheko solairuko zati bat hartzen du lantegiak eta beste guztia errotako lanak egiteko da. Makineria lehenbiziko solairuan dago.

Burdinazko hiru turtuki gordetzen dira, burdinazko hiru kanoi zilindriko, hiru errotarri garia, artoa, oloa, garagarra, baba eta antzekoak ehotzeko, eta zurezko tolba bat. Zirkuluerdi formako garabi bat ere gordetzen da.

Oriako errota
Oriako errota