Itzuli orri osora

Orconerako etxeak

FITXA

Izena: Orconerako etxeak

Herria: Barakaldo

Auzotegi: Serralta zumardia

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak

Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitzak eta jantokiak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Eraikintza Data: 1891

Autorea: Casto Zabala

Deskripzioa gaur egun:

Serralta zumardian daude etxebizitza hauek, Konpainiaren garai bateko pabiloien ondoan. Ingeles baratze-etxe ereduari jarraituz eginiko etxeak dira, guztira bost eraikin, gehienak bi familiarentzakoak; bi garaiera dituzte, eta atari ondoan lorategi bat daukate eta atzeko aldean baratze bat.

Oinplano irregularra dute etxebizitzek, adreiluz edo harriz eginiko karga hormak, isuri biko estalkia eta hegala, alderik alde lerro konkabo-konbexuetan oinarrituriko apaingarri batez hornituta. Ateburua duten ate batzuetatik sartzen da barrura, eta argia leiho angeluzuzen batzuetatik iristen da. Etxe barruak honela daude antolatuta: beheko solairuan sukaldea, despentsa, komuna eta egongela, eta goikoan logelak.

Datu historikoak:

Etxeak eraikitzen 1891n hasi ziren, fase desberdinetan, Casto Zabalaren planoen arabera, bertan enpresako kargudunek egoitza egokia izan zezaten. Haste hartan etxeak eraikin multzo baten zati ziren, guztiak parke handi baten inguruan. Parkearen erdian jauregitxo bat zegoen, eta jolastokiak eta kiroldegiak.

Orconerako etxeak
Orconerako etxeak