Itzuli orri osora

Ollerietako labea

FITXA

Izena: Ollerietako labea

Herria: Legutio

Auzotegi: Motxotegi mendia

Eskualde: Gorbeialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Buztingintza

Tipologia Zehatza: Zeramika

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Gaur egungo deskripzioa:

Legutianon dago labe hau, 240 errepide nazionalean, urtegiaren ondoan, Ollerieta auzoan. Aireztatze goranzkoa edo tiro zuta duen zeramika labe hau bitxi bakana da gaur egun, inguruan eta euskal lurraldean zeuden gainerako guztiak desagertu egin baitira edota oso egoera txarrean baitaude. Oinplano lauangeluarra dauka, paretak eta labe barrua bera ere estalki batez babestuta dituela. Gainetik manposteria agerikoz dotoretuta dago, eta bi ataletan antolatuta: azpikoa buztina erretzeko zen eta gainekoa egosteko. Biak oso hondatuta daude, bigarrena bereziki. Bigarren hori adreilu erregogorrez estalita dago, nahiko egoera kaxkarrean.

Datu historikoak:

1960. urtean itxi zen.

Ekoizpen prozesua:

Labe hauek beheko aldean zuten sua edo sutegiaren zatia lurrean sartuta zeukaten. Sutegiak ate zabal bat zuen errekina sardearekin hartu eta ate zulotik barrura sutara botatzeko; gainera botatako karga berotzen ari zen bitartean sutan zeuden lasto, egur eta gainerako sugaiak sarde horiekin astintzen eta mugitzen ziren. Labeak oso edukiera handia zuen eta horregatik milioika pieza egosi zitekeen aldi berean, bat-batera; horiek kargatzeko alboko horman bi ate zulatu zeuden, bata bestearen gainetik. Lehenbizi azpikoa erabiltzen zen eta edukiontziak geruza gainjarrikoetan biltzen ziren eta, bukatutakoan, ohol bat jartzen zen euskarri gisa, eta bien bitartean hurrengo geruza formatzen zen. Labea erdiraino betetzen zenean beheko atea itxi eta beste erdia ia labearen aho ondoraino betetzen zen. Ahoaren gainean harri puskak jartzen ziren babesgarri gisa. Bi edukiontzien arteko tartean 50 zulo zeuden, sua bertatik gora joateko. 50 zulo horietatik 16 pareten ondoan zeuden, eta horietatik joaten zen sua edukiontziaren gain-gaineko aldera.

Ollerietako labea
Ollerietako labea
Ollerietako labea