Itzuli orri osora

Ollako burdinola-errota

FITXA

Izena: Ollako burdinola-errota

Herria: Galdames

Auzotegi: La Olla

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XIX

Beste Izenak: Hoyako burdinola-errota

Datu historikoak:

Ollako monumentu multzora joateko, Montellanoko bidegurutzetik 300 metrora, etxe txiki baten ondoan, Sopuerta eta Muskizen artean dagoen bidea hartu behar da, eta hortik barrena zubi bikain batera iritsitakoan begi-bistan izango dugu Ollako burdinola-errota.

Behin baino gehiagotan ibili ziren auzitan burdinolaren jabeak, esate baterako Ana Maria Amez Llano, 1730ean, eta Angel Palacio 1829an. Jabez ere sarri aldatu zen, eta badirudi XIX. mendea arte funtzionatu zuela.

Gaur egungo deskripzioa:

Grabitateko presa zuzena da, harlanduz egina, eta aurrean, erdialdean, garbitzeko zuloa dauka. Harrizko zirkuluerdiko kanoi batetik zehar presak ubidearekin bat egiten du. Ubideak bost metroko zabalera dauka, alde bat aldameneko harkaitza aprobetxatuz eginda eta bestea harriz. Isurbidea harlanduzkoa da eta zirkuluerdiko bi arkuk ematen diote gaina, eta horien gainean altxatzen dira garai bateko errotaren horma zahar erdi erorian daudenak.

Burdinolaren tunela 30 metro luze da eta 5 metro zabal, eta lantegiari atxikita dago. Horrekin bi arku zorrotzeneta hutsarte txiki dinteldunbaten bidez komunikatzen da.

Burdinolak oinplano lauki formakoa eta aurretiko bista triangelu formakoa ditu, manposteriazkoak . Suhesiarena egiten duen murrua tunel hidraulikoari buruz paralelo da, eta lantegiaren espazioa -formaz angeluzuzena- bi zati berdinetan zatitzen du: batean lantegia dago, eta bestean hiru ikaztegi. Murrua eraikinaren harkaitz oinarrizkoan finkaturik dago, eta ikaztegiak eta lantegia elkarrekin komunikatzeko hiru ate daude. Errota-etxebizitza, ukuilu eta beste lantegi bati dagokienez, hondakinak baino ez dira geratzen.

Ollako burdinola-errota