Itzuli orri osora

Olaran manufalturak

FITXA

Izena: Olaran manufalturak

Herria: Beasain

Auzotegi: J.M.Iturrioz kalea

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Larrugintza

Tipologia Zehatza: Ehungintza eta larrugintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Arrazionalista

Eraikintza Data: 1939

Gaur egungo deskripzioa:

J.M. Iturriotz kalean dago fabrika, CAFeko sarrera nagusiaren aurrean. Eraikin arrazionalista da, fatxadaren zati bat errepideari buruz lerro-lerro dago eta beste zatiak lerroa hausten du, bolumen jokoa egin nahiz bezala. Lehenbiziko solairuan txirbila sailkatzen eta kargatzen da, eta kolore berriak aztertzen diren laborategia ere bertan dago, halaber higatzeko makina. Bigarren solairuan daude pintzak, eta bertan egiten da larru moztea ere; hirugarrenean, berriz, piezak pigmentatzen dira.

Arrazionalismo arkitekturaren adibide adierazkor bikaina da.

Datu historikoak:

Manuel Olaranek sortu zuen lantegia, 1881ean, larrua ontzeko. Kautxuzko xaflak ere erabili ziren zapata zoruak egiteko.

Ekoizpen prozesua:

Hasieran larrua hiltegitik ekarri eta lantegian ontzen zen. Gaur egun enpresa katalan baten esku dago eginkizun hori, eta lantegian larru itzulian oinarrituta hasi dira lan egiten. Larrua tapizerian eta zapatagintzan erabiltzen da. Lehenbizi larrua arrabol batean xukatzen da, hezetasuna kentzeko, gero mehetu egiten da, behar den lodiera-tamainara jaitsi arte, eta ikuzmakinetan sartzen da: bertara produktu kimikoak isurtzen dira, larrua biguntzeko eta koloreak eta tinduak emateko. Ikuzmakinatik atera eta ohol saretu batzuetan uzten da zintzilik. Ondoren, larrua pigmentatzeko makinara eraman eta neurtu egiten da. Larru zati kalitate onekoak tapizatzeko erabiltzen dira eta, gainerakoak, kalitate txikiagokoak, oinetakoak egiteko.

Olaran manufalturak
Olaran manufalturak