Itzuli orri osora

Soxoko errota

FITXA

Izena: Soxoko errota

Herria: Aiara

Auzotegi: Soxo

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Beste Izenak: Cabrillasko errota

Datu historikoak

Soxoko errota txikira joateko Soxoko bidea hartu behar da eta, herriko aurreneko etxeetara iritsitakoan, eskuinaldera jo. Errekasto baten eskuinaldean aurkituko dugu errota. Eraikin txiki horretan oraindik ere gordetzen dira azpiegitura hidraulikoaren eta makineriaren zati batzuk, baita zurezko turtukia ere. Soxo eta Berrones auzokoak dira eraikinaren jabeak; beren ordenantzetan seinalatutako egunean alea ehotzeko eskubidea zuten. Agirietan esaten denez, 1961ean egin zuten azkeneko bilera; badirudi, beraz, ordu arte errotan alea eho zela. Dagoen baino gehiago ez hondatzeko, gainean estalkia ipintzen ari zaizkio eraikinari.

Deskripzioa gaur egun:

Kareharrizko lauza batzuk harkaitz baten gainean jarri eta halaxe egina da presa txikia; lauza horiek presako ura ubidera bideratzen dute.

Lurra zulatuz egina da ubidea, eta estua da, gutxi gorabehera 200 metro luzekoa, eta azken herenean batetik bestera pasatzeko zubi bat dago eta, gainera, isurbide bat. Lohiz-eta ia bete-beterik dago, landarez eta belarrez estalita, eta sifoiak zuzenean botatzen du ura.

Tunela lauki formakoa da,manposterian egina eta barrutik dintelduna. Arku eskartzano batetik isurtzen da ura, eta badirudi arkuaz baliatu zirela oraingo errota egiteko.

Eraikin txiki bat da errota, oinplano angeluzuzenekoa, kareorez moldatua eta lurraren kontra eraikia. Sarbideko ateburua eta fatxadan albo batean dagoen leiho estua izan ezik, eraikina itsua da. Ehotzeko gela da eraikineko espazio bakarra, eta bankua erdi-erdian dago. Zurezko errotarri bat ere gordetzen da, 1,50 metro diametrokoa, elkarri ahokatuta eta metalezko uztai batez lotuta. Zurezko ardatzak epai lauki formakoa du, eta gutxi gorabehera 1,20 metroko garaiera, eta sifoia, berriz, epai lauki formako kaxa bat osatzen duten kare haitzezko lauzekin eginda dago. Zurezko tolba piramide-enbor formakoa ere gordetzen da, baita artoa eta, oro har, alea ehotzeko errotarri bat ere, 1,20 metro diametrokoa. Beste gauza batzuen artean, alboan zurezko aska bat ere bada.

Soxoko errota
Soxoko errota