Itzuli orri osora

"Sociedad franco belga"-ren kargalekua

FITXA

Izena: "Sociedad franco belga"-ren kargalekua

Herria: Barakaldo

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Eraikintza Data: 1880

Gaur egungo deskripzioa:

"Sociedad Franco-Belga"-ren mea-kargaleku hau Barakaldon dago, itsasadarraren gainean, Erreketa izeneko kaian, Errontegi zubiaren azpian. Hasiera batean hiru kargaleku baziren ere, gaur egun bat bakarra geratzen da, eta, gainera, betoizko sarez hornitutako lau dorretxoetatik bi soilik, eta ontziak-eta kargatzeko erabiltzen ziren hodietatik zati bat.

Betoizko bi pilarez eta uhal garraiatzaile bukaera gabeko baten euskarri den zur-metalezko estruktura batez eratuta dago kargalekua. Xaflatu bat dauka 10 metroko altueran, eta horri 4 poste ilarak eusten diote, ilara bakoitzean bederatzi zutabe direla; horien artetik dabil 8 metroko uhal garraiatzailea, zeina dagoen konektatuta beste perpendikular batez kargalekuaren oinean dagoen dorrearen oinarriari. Metalezko egitura duen beso kulunkari batek zintzilik dauzka uhalaren azken metroak itsasadarraren gainean; besoa betoizko dadoekin eta habe eta pilare metalikoekin osatutako armazoi baten bidez dago itsasadarrean tinkatuta. Burdinaga kulunkariaren kontrol kabina gainaldean dago.

Datu historikoak:

Bilboko itsasadarraren gainean kaiak egiteko baimena eman zitzaion "Sociedad Franco Belga"-ri 1877an. 1886 urterako hiru kargaleku eginik zituzten, eta 1889tik 1893ra plataformak eraiki ziren. Garai haietan kargalekua plataforma batekin eratuta zegoen; hortik bi bagoi heldu eta ontzien gainera jiratzen ziren.

1914an proiektu eraginkorragoa landu eta hamar urteren buruan burutu zen. Proiektua depositu bat egitea zen, zeina bi eremutan zatituta zegoen. Bi tunelek alderik alde iragaten zuten depositua eta horietatik uhal garraiatzaileak pasatzen ziren 1 eta 2 kargalekuetan zeuden bi transbordadoreetaraino. Trenbidez deskargatzen zen mea aireko tranbiak deposituaren gainean uzten eta banatzen zuen.

1982an, Errontegiko zubia egin zenean, kargadore horietako bat desmuntatu egin zen; egun 3. kargadorea bakarrik dago zutik.