Itzuli orri osora

"Sarralde S.A."

FITXA

Izena: "Sarralde S.A."

Herria: Urretxu

Auzotegi: Ipeñarrieta kalea

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Formala

Eraikintza Data: 1927

Gaur egungo deskripzioa:

Pabiloi luzanga hau bi alditan egin zen, eta Urretxuko udalerritik Bergararanzko irteera errepideari buruz paralelo dagoen gune batean dago. Pabiloi baten erdian Pio Sarraldek bere etxebizitza jaso zuen; gaur batzarleku bilakatu da. Mendi aldera zabaldu da fabrika, lehenbiziko pabiloiarekiko paralelo.

Datu historikoak:

Altzairu bereziak eta pieza moldeatuak egiteko asmoz, Pio Sarralde Saez de Herediak Udalari fabrika bat jasotzeko baimena eskatu zionetik, fabrika beti egon da, komunikabideei dagokienez, aukerako lekuan kokatuta. 1930ean enpresa handitu egin zen, eta galdaketa labe elektrikoarekin egiten hasten aurrenetakoa izan zen.

Ekoizpen prozesua:

Labe elektriko batean txatarra galdatu eta urtu ondoren, txatar hori analizatu egiten zen eta altzairu ona produzitzeko beharrezko zuena eransten zitzaion. Epeltzen denbora puska batean eduki eta gero, moldeatu egiten zen. Horretarako, moldeatu behar zen gauzakia baino handixeagoa zen moldera gai urtua isuri eta honek haren forma hartzen zuen. Egin nahi zen moldeatu ereduaren araberako moldeak egiten ziren. Harea freskoa edo bustia erabili ohi zen, edota harea buztinarekin edo bentonitarekin nahastuta, malguagoa izan zedin, ondorioz, moldetik errazago atera edo erretiratzeko.

Molde-kutxa horiek behar beste espazio behar zuten uraskarentzat. Galdaketa egin eta berehala uraskak egur-ikatzarekin estaltzen ziren; egur-ikatzak berotasunari eusten zion eta gaia urtuta eta bigun gordetzen zuen. Galdaketan sortzen ziren zaborrak eta zikinak biltzeko balio zuten uraskak, halaber, hotzaren poderioz zurruntzen zirelako, piezen punturen batean sortzen ziren hutsuneak gai urtuaz betetzeko. Eta, azkenik, beroari eusten zioten, eta hori dela eta, lodiera handieneko zatiei ez zieten behar baino lehenago gotortzen uzten.

Hoztu orduko pieza kutxetatik ateratzen zen, eta harea eta bizarrak kentzen zitzaizkion, zizel, mailu eta limaz baliatuz. Urratuak, zuloak eta hutsarteak, bai axalekoak bai barruagokoak, soldatu egin behar izaten dira.