Itzuli orri osora

Sacem

FITXA

Izena: Sacem

Herria: Villabona

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Arrazionalista

Eraikintza Data: 1939

Autorea: Luis Astiazaran

Gaur egungo deskripzioa:

Villabonan dago fabrika hau, burdinbidearen ondoan. Lau aldeko karratu bat da eta barruan patio bat dauka. Lehenbiziko pabiloia 1939an jaso zen eta gainerako guztiak ondoko urteetan erantsi zitzaizkion.

Datu historikoak:

1939an industrialari batzuk elkartu, SACEM elkartea sortu eta lantegiak eraikitzeko agindua eman zioten Luis Astiazaran arkitektoari. Hasieran makina tresnak egiten ziren bertan eta aprendizentzako eskola antolatu zen; 1977a arte irakatsi zen eskola horretan. Gaur egun fabrikari "Compañía Española de Máquina Herramienta" deritza.

Ekoizpen prozesua:

Tornuak, fresatzeko makinak, marrusketa bertikalak, barautsak zorroztekoak eta abar egiteko, galdatutako piezekin eta altzairuzko barrekin hasten ziren lanean, eta horiek torneatu, fresatu, zulatu, tailatu, zuzendu, mandrinatu, leundu eta karraskatu egiten ziren eta, azkenean, muntatu.

Sacem
Sacem