Itzuli orri osora

Elorrietako Ponpaketa etxea

FITXA

Izena: Elorrietako Ponpaketa etxea

Herria: Bilbo

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Ur ponpa

Tipologia Zehatza: Bestelakoak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1900

Gaur egungo deskripzioa:

Ponpaketa etxeak, bere lantegi eta sutegiarekin eta lurpean dauden bi depositurekin, osatzen du multzoa. Lorategi ongi zaindutako batez inguratuta dago, baita Getxoko udalerrian kokatuta dauden bost "malakate"-z ere. Bilbon sortzen ziren ur zikinak batetik bestera eramateko 1940 arte funtzionatu zuen saneamendu sareko osagaiak dira "malakate" horiek. Harlanduz eta adreilu gorriz egindako eraikin txiki batzuk dira, eta zinkez estalita daude.

Bilboko Metroa egiterakoan ponpaketa etxeak zuen tximinia eraitsi egin zuten. Tximinia zilindrikoa zen eta adreiluzko zortzi aldeko poligono batekin inguratuta zegoen; ur zikinak ponpatzerakoan sortzen ziren gasak hortik ateratzen ziren. Eraikinaren barruan aurkitzen da makineria, "James Simpson & Company Lted." etxeko bi makinaz osatua, lantegi mekanikoko eta sutegiko makineria eta tresnak, pedalez eragiten zaion tornu bat bere osagarriekin, hortza, platerak, Makers etxeko Parangon esmeril harria, matxo eta terrailen su kaxa, ingudea eta sutegiko tresnak, eta jatorrizko proiektuaren planoak.

"Malakate" horietatik bost kontserbatzen dira, eta gaur egun oraindik ere inguruko auzoei zerbitzu hori ematen jarraitzen dute. Putzu bakoitza "malakate" batek ixten du lurraren parean; putzu hori gela zilindriko bat da, eta lurraren sakoneraren araberako garaiera duen tximinia koniko batekin komunikatuta dago.

Datu historikoak:

Bilboko saneamendua, espainiar Estatuan burutu zen lehen saneamendu modernoa alegia, Bilboko eta Zabalguneko ur zikinak Punta Galeara eramateko inauguratu zen, 1900. urtean, eta ponpaketa etxea honen bidez egin zen. Enpresa ingelesei eskatu zitzaien makineria egiteko, eta behar zen lurruna lurrun berogailuz eta elikadura ponpaz hornitutako galdaretan ekoizten zen.

Elorrietako Ponpaketa etxea
Elorrietako Ponpaketa etxea