Itzuli orri osora

Plazaolaren zubia

FITXA

Izena: Plazaolaren zubia

Herria: Andoain

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Trenzubia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Zubi hau Plazaola trenaren sareko zatia da, eta Plazaola tren horren geltokia zegoen lekuaren ondoan dago, gaur egun RENFEren geltokia dagoen lekutik gertu.

Hiru tarte txiki dituen zubia da, neurri desberdineko zirkuluerdiko arkuetan egina. Arkuak manposteriazko ostikoetan bermatzen dira eta, jarraipena, betoiz egina dute.

Arkuen neurri txikiak kontrastea egiten du zubiaren luzerarekin; horrek, gutxi gorabehera, 8 metroko desnibela berdintzen du. Arkurik handienaren azpitik errekasto bat pasatzen da; beste bien azpitik bidea dago, eta behiala bezala orain ere, nekazariek horietatik ibiltzeko eskubidea dute.

Plazaolaren zubi hau ez da 1953az geroztik erabiltzen, eta gaur egun herri bide baten zati da.

Plazaolaren zubia
Plazaolaren zubia