Itzuli orri osora

Plazaola 2 indarretxea

FITXA

Izena: Plazaola 2 indarretxea

Herria: Berastegi

Auzotegi: Leitzaran bailara

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Indarretxea

Tipologia Zehatza: Argietxeak eta gas fabrikak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Indarretxea Leitzarango trenbideko 54. kilometroan dago, eta aurrez aurre Plazaola 1 indarretxera doan kanala dauka. Indarretxean erabiltzen den ur emaria Leitza Larretik hartzen da, zeina metalezko hodi batetik makina etxeraino jaisten den, ibilbidearen zati bat lurpean duelarik. Presa Electra 3-ren parean dago, Leitzatik 8 km-ra eta Plazaolako trenbidearen 50. kilometroan.

Makina etxea pabiloi angeluzuzena da, manposteriazko karga hormak dauzkana. Estalkia isuri bikoa da, eta gailurra fatxada nagusiari buruz perpendikularra; teila arabiarrez eta metalezko zinbriaz estalita dago. Eraikinean sartzeko ardatz bertikaleko ate angeluzuzen bat dago, ateburuarekin . Atea adreilu ageriz inguratuta dago, eta giltzarria eta belarri irtenak nabarmentzen dira. Fatxadetan bost hutsarte eskartzano irekitzen dira, horien janbetan ere, goiko eta beheko angeluetan, belarri irtenak nabarmentzen direlarik.

Datu historikoak:

Indarretxea mende hasieratik aritu da martxan eta gaur egun Iberdrolaren esku dago

Ekoizpen prozesua:

Indarra Pelton turbina baten bitartez ekoizten da.

Plazaola 2 indarretxea
Plazaola 2 indarretxea