Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundearen eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundearen eliza

Herria: Elgeta

Helbidea: Andra Mari plaza, 3

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa, Errenazentista, Neoklasikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Elgetako herrigunean dagoen eliza hau XIV. mendearen erdialdera eraikita zegoela badakigu. Oñatiko Gebaratarrena zen orduan. 1936-1939ko Gerratean hondatuta geratu zen.

Oinplano angeluzuzena du elizak, habearte bakarra hiru ataletan zatituta, burualde oktogonala eta, eraikina inguratuz, arkupea eta kanpandorrea. Arkupea neoklasikoa da eta den-dena harlanduzkoa; bost bao ditu eta horietan garrantzizkoenetik sartzen da eliz barrura: zirkuluerdiko arkua du bi pilastraren erdian, eta hauek taulamendu bati eusten diote; taulamenduak friso apaindua du -triglifoa eta metopak-, erlaitza eta, gorenean, frontoi itsua, irudirik eta erlieberik gabe. Dorrea lauki formakoa da eta hiru gorputzetan zatituta dago, moldura batez bereizita. Lehenbizikoan okulu bat irekitzen da, eta bi gorenekoetan bina bao zirkuluerdiko arkuekin, kanpaiak gordetzen dituztenak.

Euskarriei dagokienez esan behar da gurutze ganga bakun samarrek elkartzen dituztela arku formeroen artean dauden guneak. Arku horiek alboko hormei atxikitako zutabe zilindrikoetan bermatuta daude. Gangetako nerbioak, aldiz, zutabetxo gotikoetan daude bermatuta. Kanpoaldean kontrahormek eusten diote eraikinari. Argia, batez ere, antzinako eraikinean zeuden hiru leihoetatik sartzen da: hirurek dute arku zorrotzaren forma eta baketoia, zeina basa gotikoa duten zutabetxo mehe batzuetan bermatzen den -hauetako batek mainela eta trazeria gotikoa ditu-. Burualdean horren antzeko beste leiho bat dago.

Arkupea harlanduz egina da eta gainerako guztia manposteriaz.

Barruan erretaula bat baino gehiago dago. Nabarmenena erretaula nagusia da, XVII. mendearen bukaerakoa edo XVIII. mendearen hasierakoa. Elizaren bi alboetan bi aldare txiki daude, Berpizkunde garaikoak, biak oso erti maila handikoak.