Iurretako San Migel eliza
FITXA
Izena: Iurretako San Migel eliza
Herria: Iurreta
Helbidea: Aita San Migel plaza,9
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa
Beste Mendeak: XVIII
Estiloa: Neoklasikoa
Beste Estiloak: Barrokoa
Balioa: Nahiko ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1810
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Alejo Miranda
Iurretako herrigunean dago San Migel eliza. Erabat zaharberritu zuten 1810. urtean. Kanpandorrea 1755etik 1782ra bitartean eraiki zuten; XIX. mende hasieran elizari eman zitzaion berritualdiaren ondokoa da arkupea.
Eliza honek arkupea eta oinean dorrea ditu; oinplano angeluzuzena du eta hiru habearte.
Bi sarbide ditu, biak arkupean: bata alboan eta bestea oinean, kanpandorrearen ondoan. Bao zirkuluerdi formako bat ere nabarmentzen da, eta horren gainean frontoi hiruangeluar bat ageri da.
Arkupea, harrizko arkuekin, elizaren oinean eta albo batean luzatzen da, eta enparantzari hiri itxura ematen dio.
Kanpandorrea lauki formakoa da, eta hiru garaiera ditu inprontaz bereizita. Balaustrada batek errematatzen du eta honek kupula bat eta linterna bat ditu. Dorrearen beheneko gorputz batean San Migelen harrizko irudi bat ageri da nitxo baten barruan sartuta.
Eliza manposteriazkoa da oro har, eta harlanduzkoa leiho eta izkinetan. Kanpandorrea harlanduzkoa da, baina jatorrizko elizari atxikita dagoen gunean manposteriazko zati batzuk ageri dira.