Itzuli orri osora

San Migel eliza

FITXA

Izena: San Migel eliza

Herria: Gasteiz

Helbidea: Ama Birjina Zuriaren plaza, z/g

Auzotegi: Erdi Aroko Erdigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XIV

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVI, XVII, XVIII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa, Neoklasikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Parrokia da, arkupea eta kanpandorrea ditu, eta Erdi Aroko herrigunean dago. Lotura estua izan du hiriaren historiarekin: zin egiteko eliza gisa ageri da izendatuta hiriko foruan, eta Aiara eta Calleja sendien arteko borroka banderizoetan zerikusi berezia izan zuen; Aiararren bandoaren egoitza izan zen.

Eliza San Migeli eta Ama Birjina Zuriari eskainita dago, eta hau da hiriko zaindaria.

Udalaren Babes Bereziaz babestuta dago, Babes Osoko mailarekin.

Aldi desberdinetan eraiki zela berehala nabari da: lehen atalen euskarriak eta antzinako portada XIV. mendekoak dira. XV. mende hondarrekoak eta XVI.aren hasierakoak dira portada, zutabeak, gangak eta kapera nagusiko hil-arkua.

Estilo errenazentistan egina da burualdea.

XVI. mendearen bukaeran, Joan Elorriagak eta Joan Velez de Huertak korua eraberritu eta kanpandorrea egin zuten.

XVIII. mendean sakristia, egungo arkupea eta beste osagai batzuk eraberritu ziren.

Oinplano angeluzuzena du elizak, lau ataletan zatitutako hiru habearte desberdinekin, burualde oktogono formakoa eta bi kapera ditu absidearen alde banatan. Ezker paretan hiru kapera daude, eta eskuinekoan sakristia, arkupea eta Sortzez Garbiaren kapera. Alboko habearteak gurutze ganga bakunez daude estalita, erdikoa, berriz, trazu zuzenez osatutako gurutze ganga izartuz. Ganga izartuz estalita daude absideak.

Arkupean trazu uhinduzko ganga izartuak ageri dira; gangek oso giltzarri interesgarriak dituzte.

Erretaula nagusia lan ederra da, Gregorio Hernandezek egina 1624-1632an.