Itzuli orri osora

San Martin Tourskoaren eliza

FITXA

Izena: San Martin Tourskoaren eliza

Herria: Iruraitz-Gauna

Helbidea: Gazeo, 15

Auzotegi: Gazeo

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XIV

Estiloa: Erromanikoa

Beste Estiloak: Gotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Aipu handia dute Gazeoko horma-pintura gotikoek; arkitekturari dagokionez, ordea, San Martin eliza da udalerrian aipagarriena. Hain zuzen horma-pinturak garrantzi handikoak direlako kontserbatu da eliza oso ongi eta dago egoera onean.

XIII. mendeko eliza da San Martin, areto formako oinplanoa du eta habearte bakarra bi ataletan zatituta. Lehenbizikoa kanoi ganga zorrotz batez estalita dago, eta kapitel apainduz hornituriko zutabe erdietan bermaturik dago ganga. Habeartean alderik alde lau arku fajoi zirkuluerdiko daude, mentsuletan bermatuta. Presbiterioa angeluzuzena da eta absidea zirkuluerdi formakoa, eta labe-ganga batek estaltzen du. Presbiterioa eta absidea pilastren gainean dagoen zirkuluerdiko arku batek bereizten ditu. Kontrahorma edo ostiko batzuek eusten diote kanpoaldean estalkiari.

Portada XIII. mendekoa da eta gaur egun arkupe batek babesten du. Portadak arku zertxobait zorrotza du eta hiru arkibolta. Argia, batez ere, burualdeko saietera txaranbeldu batetik sartzen da, baita, presbiterioko hegoaldeko horman, arkibolta eta kapitel apainduz osatutako bao batetik ere.

Elizaren burualdea harlanduzkoa bada ere, gainerako guztia manposteriazkoa da. Gangak karez pintatuta daude eta burualde osoa lehen aipatutako horma-pintura ederrez apainduta ageri da.