Itzuli orri osora

San Pedro eliza

FITXA

Izena: San Pedro eliza

Herria: Pasaia

Helbidea: Herriko plaza,4-5

Auzotegi: Pasai San Pedro

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1774

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Joan Sorabilla(Diseinatzailea) eta Martin Karrera(Eraikitzailea).

Deskripzioa eta oharrak:

Pasai San Pedron dago eliza hau. XVIII. mendea arte Donostiako artzapez barrutikoa zen, baina Pasai San Pedroko biztanleek parrokia burujabe izatea lortu eta 1774an elizaren diseinua egiteko agindu zioten Joan Sorabillari; Martin Karrerak eraiki zuen.

Areto formako oinplanoa du elizak, eta hiru habearte ditu absidearekin eta hiru atalekin; erdikoa alboetakoak baino aise garaiagoa da. Mota askotariko gangaz estalita dago: ilargixkaduna da alboetako habearteena; trenkatua erdikoarena. Arku fajoi eta formeroak pilare pare alakatuen gainean eta hormei atxikitako pilastren gainean bermatuta daude. Korua elizaren oinean dago, alboko habearteetan zirkuluerdiko arkuen gainean eta erdiko habeartean arku karpanelaren gainean. Bazterzoko batean Martin de Carrera me hizo. Año 1774 idazkuna ikus daiteke. Korura doan eskailera eliz barruraino sartzen den kanpandorrean zulatuz eginda dago; dorrearen beheko zatian dago bataiategia. Goi koruan, bataiategian eta epistola aldeko lehen bi ataletan dauden leiho lauangeluar beiratez hornitutakoetatik sartzen da barrura argia. Abside batean ere bada okulu bat. Pilareak, arkuak eta korua harlanduz eginak dira eta gainerako guztia manposteria luzituaz.

Kanpoaldetik hareharriz eginiko harlandua nabari da horma leunetan, kontrahormarik gabe, oinean dagoen fatxadan izan ezik, non bigarren mailako ate bat dagoen, arku eskartzanoarekin, frontoi hiruangeluar batek errematatzen duena. Sarrera nagusia iparraldeko fatxadan dago, hau ere arku eskartzanoarekin. Nitxo batean San Pedroren irudia ageri da zirkuluerdiko arkupean, eta guztia errematatuz frontoi makur batzuk.

Estalkiaren gainean altxatzen da kanpandorrea, gorputz alakatuarekin, ertzetan piramide batzuk eta alboetan kanpaientzako zirkuluerdiko baoak direla. Dorrea errematatuz hainbat bola eta San Pedroren tiara eta giltzekin horniturik dagoen kupula bat daude.

Manposteriaz egina da absidea eta honi atxikita daude, ebanjelio aldean, parrokiako egoitzak.

Erretaula gehienak barrokoak dira, XVIII. mendekoak; bada modernoren bat ere. Blas Lezoren etxekoen hilobi bat dago eliz barruan, 1774. urteko datarekin: zurezkoa du itxigailua eta Lezotarren armarri zizelkatua ageri da gainean.