Itzuli orri osora

San Pedro eliza

FITXA

Izena: San Pedro eliza

Herria: Bilbo

Helbidea: San Pedro plaza,z/g

Auzotegi: Deustua

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gunetan.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats txikiak estalkietako zenbait gune jakinetan. Akats larriak elementu apaingarrietako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Bilboko Deustua auzoan dago San Pedro eliza, Agirre Lehendakaria Hiribidearen eskuinaldean. XIV. mendean fundatu bazen ere, gaur egungo eraikina XVI. mende erditsukoa da, Bizkaian XVI. mendean garatu zen gotiko berantiarrekoa. XX. mendean ere erantsi zitzaizkion gauza berri batzuk, gelak eta abar.

Elizak habearte bakarra du luzeran hiru ataletan zatituta, burualde laua eta kontrahormen artean kaperak. Kanpandorreak hiru atal ditu erlaitz batek zatituta, eta erlaitz honetan bao dinteldu batzuk irekitzen dira.

San Pedro elizako gauzarik ikusgarrienetakoa bere portada isabeldarra da. Arku eskartzanoa du, landare trazeriarekin arkuen eta janben inguruan. Fatxada horren gainean zirkuluerdiko baoak ikusten dira. Bada beste sarbide bat, kanpandorrearen oinean, Luzarra kalera irekitzen dena. Zirkuluerdiko arku itxura du, hamar dobelarekin.

Kanpandorreko baoez gainera beste zenbait badira Ramon y Cajal kale aldera dagoen fatxadan, hala nola hainbat saietera eta bao molduratu zorrotz bat.