Itzuli orri osora

San Migel eliza

FITXA

Izena: San Migel eliza

Herria: Oñati

Helbidea: Araotz,4

Auzotegi: Araotz

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Aro >Berria

Beste Mendeak: XVI, XVII, XVIII

Estiloa: Barrokoa, Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau, baoei eta saieterei erreparatuz gero, XIV. eta XV. mendeetan eraikiko zuten; 1494koak dira lehen aipamenak.

Araotz auzogunean dago, Debagoieneko eskualde gipuzkoarreko Oñati udalerrian.

Eraikinak oinplano angeluzuzena eta hiru habearte ditu, eta horietarik erdikoa da garaiena. Estalkia zurezkoa du, gurutzadura imitatuz, zurezko zutabeen gainean. Beste eliza askotan ohi denez, azpian hilobiak daude. Burualdea laua da.

Harlanduz egina da, eta kanpoan zurezko arkupea du, erabat itxia, eta zutabeek eusten diote; zutabe horien barruan nitxo batzuk daude. Oinean dago kanpandorrea. Oinplano lauki formakoa eta hiru atalekoa da. Behekoak zirkuluerdiko arkupearen itxura du, eta albo bakoitzean gangen hasiera ikus daiteke. Erdiko atalean dekorazio barrokoa du, frontoi zatitu handiekin eta ispilu dekorazioarekin. Goiko aldeak balkoi bana dauka alde bakoitzean, zirkuluerdiko arkuetako baoek osatua eta hirusta formako apaingarriak dituzten balaustreekin.

Barruan sartzeko sarrera dinteldu bat dago oinean, epistola aldeko horman, berriz, sarrera zorrotza, zurezko eta burdin forjatuzko atearekin. Arkupean bi leiho gotiko daude.

Elementu apaingarrien artean nabarmen daitezke oinean dagoen koru zur landuzkoa, eta XVIII. mendeko erretaula, zur polikromatu eta zutabe salomonikoekin, San Migelen irudiaz gain, San Pedrorena eta San Joanena dituena. Goialdean Kalbario bat dago, eta bai bera, bai bankuan dauden ebanjelarien erliebeak, XVI. mendekoak edo XVII. mendearen hasierakoak direla dirudi.

Ebanjelio aldeko lehenengo atalean ere beste erretaula bat dago, hau ere barrokoa, zutabe salomonikoak eta atikoan Arrosarioko Amaren eta San Joseren irudiak dituena. Epistola aldeko horman, beste erretaula batean, oihal gaineko margolan bat ikus daiteke Santo Domingo Ama Birjinari arimen alde erregu eginez.