San Migel Aretxinagakoaren ermita
FITXA
Izena: San Migel Aretxinagakoaren ermita
Herria: Markina-Xemein
Helbidea: Arretxinaga etorbidea,24
Auzotegi: Arretxinaga etorbidea
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Ermita
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1741
Akatsak: Akats txikiak oro har gangetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Jose Lizardi
Markina ondoan dago ermita hau, Arretxinaga auzoan. Leku horretan ermita bat bazegoela esaten duen agiri bat bada 1451koa; 1626ko agiri bat ere bada urte hartan aldarea sagaratu zela esaten duena. 1736tik 1741era egin zuen oraingo ermita Jose Lizardik.
Erdiko planta hexagono formakoa du elizak, eta ganga sei atalez osatua. Giltzarria landarez apainduta ageri da kupula
Sarbideak ateburua du moldura bakun batekin; alde banatan bao bana dago dintelarekin. Fatxada kanpai horma barroko batek errematatzen du, eta kanpai hormak bao bakarra du. Saieteretatik sartzen da barrura argia.
Manposteriazkoa da eraikina; ertzak, baoen markuak eta kanpai horma harlanduzkoak dira.
Eliz barruan kuartzozko hiru bloke handi ikusten dira San Migelen irudiarekin; irudia gotiko berantiarrari dagokio. Azpimarragarri dira San Migelen erretaula barrokoa eta San Jazintoren irudi bat, baita Santa Poloniaren margolan bat ere.