Itzuli orri osora

Abantoko San Bizente eliza

FITXA

Izena: Abantoko San Bizente eliza

Herria: Bilbo

Helbidea: San Bizente plaza, 3

Auzotegi: Abanto

Eskualde: Uribe Kosta

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Gotikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gunetan

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gunetan. Akats larriak elementu apaingarrietako zenbait gunetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

San Bizente Abantoko parrokia izan zen harik eta 1870ean Bilbok bereganatu zuen arte. Iraganari dagokionez, badakigu Berant Erdi Aroko eraikin baten gainean eraiki zutela. Ordukotik portada gotikoa gorde du. Ondoren, hainbat aldiz zaharberritu eta zabaldu dute.

Gaur egun areto erako oinplanoko eliza da, bost ataletan banatutako eta gurutze ganga batek estalitako hiru habearterekin. Arku zorrotz handi batek biltzen du elizako portada eta bertako sarrera gordetzen. Arkuaren gainean, nitxo batean, San Nikolasen irudia dago, eta gorago kanpai horma moderno bat.

San Bizenten hainbat elementu arkitektoniko nabarmendu beharra dago: pinakuluak, linea hautsiak... Horiek guztiek Berpizkundetik Barrokorako bidea adierazten dute.