Itzuli orri osora

San Valerio ermita

FITXA

Izena: San Valerio ermita

Herria: Arrasate

Helbidea: Mehatz-Erreka, 9

Auzotegi: Mehatz-Erreka

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Erdi Aroa, Aro Berria

Beste Mendeak: XV, XVI

Estiloa: Gotikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Identifikatu gabea

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Ermita hau Mehatz-Erreka auzoan dago, Elorrioko errepidean eskuinetara.

Ermitaz agirietan egiten den lehen aipamena 1434. urtekoa da, lehenengo Ordenanzas de Venaqueros de San Valerio agertu ziren urtekoa, alegia. Tradizioaren arabera, Dazianoren jazarpenaren garaian, III. edo IV. mendean, San Valerio eta haren dizipulu San Bizente, Galarra izeneko haitzuloan babestu ziren, Udalaitzen maldetan. Beharbada horregatik meatzariek jaiera handia zioten eta, Garibaik dioenez, arbasoengandik hartutako usadio bati jarraituz, haien omenez, urteko ostegunetan ez zuten lanik egiten. Meatzariak ugari ziren Erdi Aroan Udalaitz mendi inguruan, eta meatzari Kofradia bat eratu zuten, zeinean ermita honen aipamenik ere egiten den. Horrekin batera, garai hartako oso aurreratuak ziren jardunbideak azaltzen ziren. Ordenantzei erreparatuz gero ikus daitekeenez, ermita, izaera erlijiosoa zuen gune izateaz gainera, gai sozial, ekonomiko eta administratiboei zegozkien bilerak egiteko egoitza garrantzitsua ere bazen.

1539ko ordenantza berrien arabera, ermita, kulturako tokia izateaz gain, epaitegi, batzarleku, eta kofradiako meatzarien benetako biltokia ere bazen.

Elizak arkupea du atxikita, eta oinplano angeluzuzenekoa eta habearte bakarrekoa da, bi isuriko estalkiarekin. Habeartea bi ataletan zatitzen da: lehenengoak, presbiteriokoak, zurezko gurutze ganga du, motibo geometrikoekin apaindua; bigarrenak, berriz, habearteko bi heren hartzen dituelarik, ganga beheratua du.

Oinean goi koru bat dago, zurezko zutabe zuzenen gainean, eta eskailera du eskuinaldetik.

Sakristia ezkerretara dago.

Eskuinean dago arkupea eta arku zorrotz dobelatuaren sarrera babesten du. Zorua lauzatuta dago, eta hiru aldetan itxita. Arkupe honek aldameneko baserriari ere balio dio.

Oineko fatxadan kanpai horma bat ikus daiteke, kanpaia gordetzen duen bao batekin, eta hori errematatuz burdin forjatuzko gurutze xume bat dago. Hormei erantsita antzinako elizako zurezko zutabe batzuk ikusten dira.

Argia hainbat baotatik sartzen da: eskuineko aldean bi leiho daude, eta bana goi eta behe koruetan. Nabarmenak dira leiho lerronahasia eta saietera gisako bao estua.

Eliza manposteriaz eginda dago, eta hormak errematatuz erlaitzik gabeko zurezko teilatu-hegal bat ageri da. Eraikinean ageri diren aparejuei begiratzea aski da ermita behin eta berriro zaharberritu dela antzemateko.

Barrualdean erretaula nagusi neogotiko itxurakoa nabarmentzen da eta, beste batzuekin batera, titularraren irudia dago bertan. Horrez gain ikus daitezke zurezko pulpitu bat, Kristo gurutziltzatu bat eta San Liborioren margolan bat.