Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Portugalete

Helbidea: Canton De La Iglesia, z/g

Auzotegi: Parte Zaharra

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Joan Garita

Deskripzioa eta oharrak:

Dorre-arkupea du elizak eta XVI. mendeko arkitektura gotikoaren adierazgarri bikaina da. Hiru alditan eraiki zen, eta XVI. mendeko azken herenean bukatu. 1322. urtean Portugaleterekin batera sortu zen eliza, baina XVI. mendean berreraiki zen.

Hiru habearte ditu elizak, eta kapera baxuak kontrahormen artean sartuta, denak bata bestearen ondoan lerrotuta; hiru hormataleko abside oktogonala du habearte nagusian, eta gurutze ganga zutabe eta pilastretan bermatuta. Kanpoaldean, estriboak kontrahormak dira, arbotantedunak.

Oinean dago korua, hiru habearteak errrespetatuz eta hiru ataletan zatituta; erdiko atala alboetakoa baino zabalagoa da.

Ezker alboko azken kaperatik sartzen da eliz barrura. Sarbideak arku karpanela du eta zutabeak ditu inguruan. Portadan oso motibo ikonografiko interesgarriak ikusten dira. Beste portadak, hau ere oinean, dorre-arkupea du, Lukas Longak 1689. urtean egina. Kanpandorrea oso handia da eta bi gorputz kubiko ditu gainjarrita, eta biak ezkilategi oktogonal batek koroatzen ditu, kupula eta linternarekin. Beheko gorputzean balkoi dinteldu molduratuak ikus daitezke.

Absidearen eta alboko habearteen gainetik habearte nagusiaren aldera zabalik dauden baoetatik sartzen da barrura argia; hauen guztien morfologia oso antzekoa da. Bi edo hiru zatituta daude eta oso trazeria bakuna dute.